II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
LESAKA
2006ko aurrekontuaren aldaketa
Lesakako Udalak, 2006ko uztailaren 14an eginiko osoko Ekainaren 29an kontu-hartzaileak eginiko txosten batean, adierazten du transferentzia bat egin behar dela 2006. urterako Udalaren Aurrekontuan.
Horren bitartez, ondoko kontu-saila sortuko da: 1 4523 23300, "Igerilekuetako ostatua, kalte-ordaina", 20.000 eurorekin.
Behar den kopurua 1 121 64800 "Azterketak eta proiektuak" kontu-sailetik lortuko da, hortik kenduko baitira errandako 20.000 euroak.
Hori dena ikusita, osoko bilkurak aho batez erabaki du:
1. Aurrekontuaren aldaketari buruzko 1/2006 espedientea onartzea.
2. Hura jendaurrean jartzea, hamabortz egun baliodunez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean iragarri ondotik, herritarrek edo interesatuek aztertu ahal izateko, eta bidezko juzkatzen dituzten erreklamazioak aurkezteko.
Lesakan, 2006ko uztailaren 21ean._Alkatea, Juan Fermín Michelena Larralde.
Iragarkiaren kodea: L0612904