102. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

2006ko aurrekontu arrunteko aldaketak hasiera batean onetsirik

Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2006ko ekainaren 29an egin bilkuran, eta ezaguturik Nafarroako Gobernuak 2006ko martxoaren 27an hartutako erabakia, 2005/2008 eperako Toki Azpiegituren handipena onesteko, erabaki zuen hasiera batean onestea 2006ko aurrekontu orokor eta bakarreko aurrekontuko aldaketen espedientea, hori guztia delako Planeko obrak egin ahal izateko.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1195 Foru Legearen 214.2 eta 202.1 artikuluetan eta Aurrekontu eta gastu publikoei buruzko irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aldaketen espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazioak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean erreklamaziorik egiten ez bada, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da.

Garesen, 2006ko abuztuaren 3an._Mankomunitateko burua, Alfredo Morales Vidarte.

Iragarkiaren kodea: L0613408