II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
LEKUNBERRI
2006ko aurrekontu orokor eta bakarra aldatzeko 1/2006 espedientea onetsirik
Lekunberriko Udalak, 2006ko apirilaren 27an egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:
"Ekitaldi honetarako aurrekontu orokor eta bakarra aldatzeko 1/2006 espedientea osoko bilkuran azterturik,
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 212. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat, aho batez erabaki da:
Lehena._Hasiera batean onestea kreditu aldaketei buruzko 1/2006 espedientea.
Bigarrena._Erabakia argitaratzea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legearen 284. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, interesa dutenek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, horretarako 15 egun balioduneko epea baitute iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina."
Lekunberrin, 2006ko maiatzaren 4an._Alkate udalburua, José María Aierdi Fernández de Barrena.
Iragarkiaren kodea: L0613262