102. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BARAÑAIN

Aurrekontuko 30/2006 aldaketa. Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2006ko ekainaren 20ko osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 30/2006 espedientea, Udalaren 2006ko ekitaldiko (2005etik luzatua) aurrekontu orokorrean aldaketa bat egiten dunea kreditu berezi bat sortuta.

2006ko 84. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarkia argitaratu zen, uztailaren 14an, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar adina publizitate eman zitzaion, Udaleko iragarki oholean ediktua paratuta.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluaren gainean ezarritako hamabost eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketa behin betikoz onetsitzat jo da, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari jarraituz.

Hona hemen behin betikoz onetsitako aldaketa:

Kreditu transferentzia.

_Gastu gehikuntza:

6. kapitulua._Zenbatekoa: 5.000 euro.

Gastu gehikuntza, guztira: 5.000 euro.

_Gastu gutxitzea:

2. kapitulua._Zenbatekoa: 2.500 euro.

2. kapitulua._Zenbatekoa: 2.500 euro.

Gastu gutxitzea, guztira: 5.000 euro.

Argitara ematen da aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka hauetako bideren bat erabil daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Barañaingo Udaleko osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2006ko abuztuaren 2an._Alkate udalburua, Iosu Senosiain Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L0613249