102. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BARAÑAIN

Aurrekontuko 32/2006 aldaketa. Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2006ko ekainaren 20ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 32/2006 espedientea, Udalaren 2006ko ekitaldiko (2005etik luzatua) aurrekontu orokorrean aldaketa bat egiten duena kreditu berezi bat sortuta.

Iragarkia 2006ko 84. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, uztailaren 14an, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Udaleko iragarki oholean ediktua paratuta.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluaren gainean ezarritako hamabost eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketa behin betikoz onetsitzat jo da, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari jarraituz.

Hona hemen behin betikoz onetsitako aldaketa:

Kreditu berezia.

_Gastu gehikuntza:

4. kapitulua._Zenbatekoa: 100 euro.

Gastu gehikuntza, guztira: 100 euro.

_Gastu gutxitzea:

2. kapitulua._Zenbatekoa: 100 euro.

Gastu gutxitzea, guztira: 100 euro.

Argitara ematen da aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka hauetako bideren bat erabil daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Barañaingo Udaleko osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2006ko abuztuaren 2an._Jarduneko alkatea, Roberto Andión Martínez.

Iragarkiaren kodea: L0613219