102. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

TUTERA

Kreditu bereziaren espedientea behin betikoz onetsirik, Udalaren Ur Batzordearen 2006ko aurrekontuan

Tuterako Udalak, 2006ko ekainaren 2an egin osoko bilkuran, kreditu bereziaren espedientea onetsi zuen Udalaren Ur Batzordearen 2006ko aurrekontu arruntean; osotara 816.515,39 euro.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2. artikuluaren arabera, delako espedientea aurrekontuak bezala tramitatu eta onetsi behar da, informazio, erreklamazio eta publizitateari buruzko tramite eta beharkizunei dagokienez. Aipatu lege bereko 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, 2006ko uztailaren 10eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen Udalak 2006ko ekainaren 2ko osoko bilkuran onetsitako espedientearen hasierako onespena.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, delako espedientea behin betiko onetsirik gelditu da eta 202.3 artikuluari jarraituz, argitaratzen da aipatu gehikuntzen iragarkia, kapituluka laburturik:

Gastu goitituak:

b) Kapital eragiketak.

6._Inbertsio errealak: 816.515,39 euro.

Gastu goitituak, guztira: 816.515,39 euro.

Dirusarrera goitituak:

b) Kapital eragiketak.

7._Kapital transferentziak eta bertzelako dirusarrerak: 571.560,77 euro.

9._Finantza-pasiboak: 244.954,62 euro.

Dirusarrera goitituak, guztira: 816.515,39 euro.

Argitara ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen kontra bide hauetakoren bat erabil daitekeela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Tuteran, 2006ko abuztuaren 1ean._Ogasunaren, Kalitatearen eta Baliabide Antolaketaren zinegotzi delegatua, José María Navarro Fandos.

Iragarkiaren kodea: L0613034