II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
OLTZA ZENDEA
Aurrekontuetako aldaketa hasiera batean onetsirik
Oltza Zendeako Udalak, 2006ko uztailaren 27ko bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:
1. 2/2006 aldaketa onestea 2006ko ekitaldirako aurrekontu luzatuan; hona hemen aurrekontuko aldaketaren laburpena:
DIRUSARRERAK:
(aurrekontuan sartu direnak baino handiagoak).
6. kapitulua._Lurrak besterentzea: 82.090,91 euro.
GASTUAK:
2. kapitulua._Haur eskolaren kudeaketa: 73.090,91 euro.
6. kapitulua._Haur eskolako ikasgela handitzea: 9.000 euro.
2. Espedientea jendaurrean edukitzea udal idazkaritzan 15 egun balioduneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean iragarkia paratu ondotik, herritarrek edo interesatuek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.
3. Aditzera ematea ezen, aurreko lerroaldean aipatu tramitean ez bada erreklamaziorik edo alegaziorik aurkezten, aurrekontua behin betikoz onetsitzat joko dela, Nafarroako Toki Administraziori buruzko uztailaren 2ko 6/1.990 Foru Legearen 276.2 artikuluaren bukaeran ezarritakoari jarraituz.
Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da ezen, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107.1 artikuluan eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 25.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, ebazpen honen kontra ez dela posible errekurtsorik batere aurkeztea, tramite egintza denez ez baita haren kontra jotzen ahal.
Oltza Zendean, 2006ko uztailaren 28an._Alkate udalburua, Juan Antonio Erburu Anchaño.
Iragarkiaren kodea: L0612915