II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
LEOTZ
Aurrekontuetako aldaketa behin betikoz onetsirik
2006ko 73. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ekainaren 19an, Leozko Udalak hartutako erabakia, 1/2005 eta 2/2005 aldaketak onesten zituena 2005eko udal aurrekontuan.
Jendaurrean egoteko epea espedientearen kontra inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik,
Aldaketa horiek behin betikoz onetsitzat jotzen dira eta, beraz, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean ematen dira argitara, hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz, Toki Araubidea eguneratzeko urriaren 29ko 11/2004 Foru Legeak aldatu baitzuen.
1/05 aldaketa
Gastuak: kreditu bereziaren espedientea.
Kontusaila: 1.321.648. Kontzeptua: Leonardo proiektu europarra. Zenbatekoa: 7.118,40 euro.
Gastuak, guztira: 7.118,40 euro.
Espedientearen finantzaketa.
Kontusaila: 78002. Kontzeptua: Leonardo proiektu europarrarendako dirulaguntza. Zenbatekoa: 7.118,40 euro.
Dirusarrerak, guztira: 7.118,40 euro.
2/05 aldaketa
Gastuak: Kreditu gehikuntza.
Kontusaila: 1.444.218. Kontzeptua: bideen garbiketa eta lorezaintza. Zenbatekoa: 37.000,00 euro.
Kontusaila: 1.531.480. Kontzeptua: kalte-ordaina, Uzkitako boilurra. Zenbatekoa: 100,00 euro.
Kontusaila: 1.121.224. Kontzeptua: eraikin eta ibilgailuen asegurua eta erantzukizuna. Zenbatekoa: 800,00 euro.
Gastuak, guztira: 37.900,00 euro.
Espedientearen finantzaketa.
Kontusaila: 87000. Kontzeptua: Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina. Zenbatekoa: 37.900,00 euro.
Dirusarrerak, guztira: 37.900,00 euro.
Iratxetan (Leotz), 2006ko uztailaren 18an._Alkatea, Endika Zabalza Murillo.
Iragarkiaren kodea: L0612767