102. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

224/2006 EBAZPENA, abuztuaren 1ekoa, Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendariak emana, agregakinen erauzketaren legeztapenerako eta lurzatiak lehengoratzeko proiekturako eta ingurumen ukipenei buruzko azterlanerako ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena. Maquinaria y Servicios Alhama, S.L. enpresak sustatu du Corellako Barranco de la Cruz alderdian, bertako 16. poligonoko 263., 264. eta 274. lurzatietan.

Aipatutako espedientea 2006ko apirilaren 7an sartu zen Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuan. Proiektua Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Legearen 2.C eranskineko O) atalean sarturik dago. Beraz, ingurumen ukipenetarako baimena behar du.

Foru lege horren 28. artikuluaren arabera, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak Ingurumen ukipenetarako baimena emateko edo ukatzeko ebazpena emanen du, arrazoituta, eskaria aurkeztu eta lau hilabeteko epean.

4/2005 Foru Lege horren 25.2 artikuluak ezartzen du Ingurumen ukipenetarako baimenak lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal diren jarduerena bilduko duela eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezarritako ondorioak izanen dituela.

Espedientean dauden txostenak ikusirik, eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak irailaren 27ko 537/2005 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Agregakinen erauzketaren legeztapenerako eta lurzatiak lehengoratzeko proiekturako eta ingurumen ukipenei buruzko azterlanerako ingurumen ukipenetarako baimena ematea. Maquinaria y Servicios Alhama, S.L. enpresak sustatu du Corellako Barranco de la Cruz alderdian, bertako 16. poligonoko 263., 264. eta 274. lurzatietan.

Baimena ematearekin baldintza hauek bete beharko dira:

_Proiektuan esan bezala, gai arriskugarriek kutsaturik ez dauden lur eta harriek osaturiko erauzketa soberakinak onartuko dira bakarrik. Botako dena zorrotz kontrolatu beharra ezartzen da, bai eta haren bolumena ere, ez baitu gainditu behar aurreikusitako kopurua (51.677,21 m³).

_Proiektuan ageri den akaberako topografia lortzeko helburua hondakindegia erabiltzen hasten denetik aurrera hartuko da kontuan. Horretarako, proiektuan azaltzen den ustiapen metodoari zorrotz jarraitu beharko zaio (geruza mehe eta homogeneoak, itxitura paratzea, botatze kontrolatugabeak saihesteko...).

_263. eta 264. lurzatien erdian dauden lur beltzaren metak kendu eta behar den tokian kokatu beharko dira, finka multzoaren bazterreko metekin batera, lurpera ez daitezen eta bota beharreko lurrek kutsa ez ditzaten.

_Betetze kotak ez du gaindituko 263. eta 264. lurzatiak mugatzen dituen Fiteroko bide zaharra. Maila horretatik, betegarriak malda leunaz jeitsiko dira 273. lurzatiaren hegoaldeko mugaraino. Ahaleginak eginen dira ezpondarik eta malda handirik ez sortzeko. Ezpondarik sortuz gero, ez du 4H/1V malda gaindituko. Ertzak leunduko dira eta gainazal berriak eta mugakide diren lurzati naturalenak fisiografikoki berdintzeko ahaleginak eginen dira.

_Ustiatze egunkariak ez ditu 18 hilabeteak gaindituko, agiri hau hartzen denetik hasita.

_Beharrezkoa izanez gero, areka perimetralak prestatu eta eginen dira, bideetan eta inguruko lurzatietan putzurik ez sortzeko.

_Lurzatiaren azken erabilera nekazaritzarako izanen da. Beraz, ez da onartuko lurra azal aldean trinkotzerik, ez eta landare-lurra ez den bestelako ezein material han botatzerik ere.

2. Proiektuaren Ingurumen ukipenetarako baimena eskuratzeko ezinbestekoa da 15.176 euroko fidantza jartzea, baimendutako jarduerak kalterik sortzen badu horiek konpondu edo txikiagotuko direla bermatzeko, Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko Foru Legearen 69. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

3. Baimen honek, gainera, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezartzen diren ondorioak izanen ditu (lurzoru urbanizaezinean egin behar diren jarduerak baimentzeko prozedura).

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen eta interesa dutenek, administrazioek izan ezik, haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean hasiko dira kontatzen.

5. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

6. Ebazpen hau igortzea Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuari, sustatzaileari, Ingurumen Zaintzari eta Corellako Udalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko abuztuaren 1ean._Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0613006