102. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BARAÑAIN

Aurrekontuko 38/2006 aldaketa. Hasierako onespena

Barañaingo Udalak, 2006ko uztailaren 27ko osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2006ko ekitaldiko (2005etik luzatua) aurrekontu orokorrean aldaketa egiteko 38/2006 espedientea, kreditu transferentzia bat onesteko.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 216.3 artikuluarekin bat, aurrekontuek dituzten tramiteak eta informazioari, erreklamazioei eta publizitateari buruzko baldintzak errespetatu behar dira espediente hau tramitatu eta onestean. Hortaz, Foru Lege horretako 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean paratu eta biharamunetik aitzina; hala, interesatuek eta herritarrek espedientea aztertu eta bidezko erreklamazioak egiten ahalko dituzte.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedientea behin betikoz onetsitzat joko da, aitzineko lerroaldean aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

Argitara ematen da, adierazitako aginduetan jasotakoa betetzeko.

Barañainen, 2006ko uztailaren 28an._Alkate udalburua, Iosu Senosiain Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L0612821