II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
BARAÑAIN
Aurrekontuko 39/2006 aldaketa. Hasierako onespena
Barañaingo Udalak, 2006ko maiatzaren 27ko osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2006ko ekitaldiko (2005etik luzatua) aurrekontu orokorrean aldaketa egiteko 39/2006 espedientea, kreditu berezi baten gehikuntza eginen baita.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 214.2 artikuluarekin bat, aurrekontuek dituzten tramiteak eta informazioari, erreklamazioei eta publizitateari buruzko baldintzak errespetatu behar dira espediente hau tramitatu eta onestean. Hortaz, Foru Lege horretako 202. artikuluan martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 216.3 artikuluari buruz xedatuari jarraikiz, espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean paratu eta biharamunetik aitzina; hala, interesatuek eta herritarrek espedientea aztertu eta bidezko erreklamazioak egiten ahalko dituzte.
Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedientea behin betikoz onetsitzat joko da, aitzineko lerroaldean aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.
Eta hori guztia argitara ematen da, aipatutako legezko erabaki horiek betetzeko.
Barañainen, 2006ko uztailaren 28an._Alkate udalburua, Iosu Senosiain Ibáñez.
Iragarkiaren kodea: L0612820