102. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BERRIOZAR

Aurrekontu orokor eta bakarreko 3/2006 aldaketaren hasierako onespena: kreditu gehikuntzaren espedientea

Berriozarko Udalak, 2006ko uztailaren 26ko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aurrekontu orokor eta bakarreko 3/2006 aldaketa, hau da, kreditu gehikuntzaren espedientea; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 212. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraikiz, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legearen 276. artikuluarekin bat.

Espediente hori jendaurrean egonen da, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean iragarkia jarrita, 15 egun balioduneko epean, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten. Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aldaketa behin betiko onetsitzat joko da.

Berriozarren, 2006ko uztailaren 27an._Alkatea, Benito Ríos Ochoa.

Iragarkiaren kodea: L0612761