102. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak

BUÑUEL

Linea elektrikoa desbideratzeko proiektu teknikoa eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda. Behin betiko onespena

Buñuelgo Udalak, 2006ko uztailaren 20an egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:

Buñuelgo Udalak, 2006ko maiatzaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea "Linea elektrikoa desbideratzea" eranskina, "Buñuelgo bide-ingurabidea eraikitzea" izeneko proiektu teknikoari atxikia, eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda. Halaber, erabaki zuen desjabetzapen prozedura abian jartzea, jendaurrean edukitzea hamabost egunez, erabakia 2006ko 75. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, ekainaren 23an, argitaratu ondotik, eta interesatuei jakinaraztea.

Jendaurrean egon den epean inolako alegaziorik jaso ez denez.

Ikusita Udalbatzako Kontu-hartzailetzaren txostena, ukitutako ondasun eta eskubideen balio justua ordaintzeko behar den kredituarekin ados dagoena.

Ondoren, bozketa egin da eta sei boto jaso ditu alde UPN udal taldeko zinegotzien partetik, eta lau aurka PSN-PSOE udal taldekoen aldetik. Horren ondorioz, honako hau erabaki da:

Lehena._Behin betiko onestea "Linea elektrikoa desbideratzea" eranskina, "Buñuelgo bide-ingurabidea eraikitzea" izeneko proiektu teknikoari atxikia, eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda. Onespen horrek berekin dakar erabilera publikoaren deklarazioa eta proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu beharra.

Bigarrena._Nafarroako Gobernuari eskatzea, horretarako organo eskuduna baita, ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklara dezala, Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan eta hurrengoetan aipatutako ondorioetarako; izan ere, obra egin behar da proiektuaren 2. fasea bukatu baino lehen, Buñuelgo Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren arteko lankidetza hitzarmenean erabaki bezala, eta fase hori egun lizitazioaldian dago.

Hirugarrena._Behar den kreditu kopurua atxikitzea, proiektuaren eranskinak ukitutako ondasun eta eskubideen balio justua ordaindu ahal izateko.

Laugarrena._Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Udalaren iragarki oholean eta Foru Komunitateko egunkari batean argitaratzea, eta ukitutakoei jakinaraztea.

Buñuelen, 2006ko abuztuaren 7an._Alkatea, Santiago Mayayo Chueca.

BUÑUELGO BIDE-INGURABIDEA ERAIKITZEKO PROIEKTUA (BUÑUELGO SAIHESBIDEA)

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehaztua

LINEA ELEKTRIKOA DESBIDERATZEKO DESJABETZAPENAK. UKITUTAKO LURZATIAK

Buñuelgo udal mugapea

BU-06 Ipiens Estaun, Ramona 16.971.640 8 272 2 632 Lab. int.

BU-07 Chueca Pueyo, Rosario 15.734.608 4 20 1 278 Lab. int.

BU-08 Chueca Mayayo, Manuel 15.601.017 0 62 1 279 Lab. int.

BU-09 Cerdán Martínez, Argimiro 72.627.050 4 95 1 277 Lab. int.

BU-23 Oliver Pórtoles, Angel 17.075.398 4 25 1 83 Lab. int.

BU-24 Esteban Garcia, José Miguel 72.634.617 4 0 2 403 Lab. int.

BU-28 Cerdán Lavilla, Antonio 15.601.960 0 60 2 421 Lab. int.

BU-25 Hormigones Beriain, S.A. A 31077233 2 0 2 420 Lab. int.

BU-26 Hormigones Beriain, S.A. A 31077233 2 75 2 636 Lab. int.

BU-27 Osta Chueca, M.ª Soledad 15.753.002 0 76 2 414 Lab. int.

Iragarkiaren kodea: L0613460