II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak
OBANOS
Enkantea, lurzatiak besterentzeko Obanosen
Obanosko Udalak 2006ko maiatzaren 4an egin osoko bilkuran hala erabakita, iragartzen da hiri lurzatiak salduko direla, AR-4 eremuan. Hona hemen xehetasunak:
Esleipena egiten duen entitatea: Obanosko Udalaren osoko bilkura.
Kontratuaren xedea. Obanosko AR-4 eremuan, honako lurzati hauek saltzea: 1, 60, 61, 62, 63, 64, 65, 66, 67, 70, 82, 83, 84, 97, 118 eta 119.
Esleitzeko modua. Ahozko posturen bidezko enkantea, legearen araberako sesteoarekin. Gora jotzeko postura 100 euro izanen da.
Lizitazio oinarria. Lote bakoitzerako baldintzen orrian agertzen dena.
Behin-behineko bermea. 1.200 euro.
Enkantean parte hartzeko baldintzak. Baldintzen orrian aipatutakoak.
Aurkezteko epea. hogeita sei egun natural, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Enkantea egiteko eguna eta tokia. Epea bukatu eta laugarren egun baliodunean, eguerdiko hamabietan, Obanosko Udaletxean.
Pleguak jendaurrean. Aztergai egonen da, egun baliodunetan, Obanosko Udaletxean eta Info-Localen, telefonoa: 012.
Obanosen, 2006ko abuztuaren 9an._Alkate udalburua, Fernando Lana Guembe.
Iragarkiaren kodea: L0613478