102. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

ESLABA

Obra kontratuaren esleipena

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97.3. artikuluan xedatutakoa betetzeko, aditzera ematen da honako obra kontratu hau esleitu dela, Udalak 2006ko martxoaren 3ko osoko bilkuran hartu erabakiaren bidez:

Obra: "Zenbait kaletan hornidura, saneamendu eta euri uren sareak eta zoladura berritzea Eslaban (Nafarroa)".

Esleipena hartu duen enpresa: Arian, Construcción y Gestión de Infraestructuras, S.A.

Esleipenaren prezioa: 273.691,93 euro, BEZa barne.

Lanak egiteko epea: lau hilabete.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Eslaban, 2006ko martxoaren 10ean._Alkate udalburua, Félix María Bariain Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L0612873