102. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

VIANA

Obra kontratuaren esleipena

Alkatetzak, 2006ko uztailaren 26an eman ebazpenaren bidez, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehiaketaren ondorioz eta kontratazio mahaiak proposaturik, kontratu hau esleitu zaio eskaintzarik onuragarriena egin duenari:

Xedea: futbol zelaian soropil artifiziala paratzeko obrak.

Esleitzeko modua: prozedura negoziatua, publizitatearekin.

Esleipenaren prezioa: 104.023,075 euro, BEZa barne.

Lanak egiteko epea: hilabete.

Esleipen-hartzailea: Euroasfaltos de Navarra, S.A.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan, Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97.3 artikulua betetzeko.

Vianan, 2006ko uztailaren 28an._Alkate udalburua, Gregorio Galilea Arazuri.

Iragarkiaren kodea: L0612854