102. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

BARAÑAIN

Higiezina enkantean

Barañaingo Udalak 2006ko uztailaren 27an egin osoko bilkura arruntean, higiezin bat gutunazal itxien bidezko enkante publikoan besterentzea erabaki zuen, besterengarritasuna deklaratu ondotik. Higiezin horren titulartasuna Udalarena da eta ondarekoa da. Xedea merkataritza edo zerbitzuetarako erabiltzea da, betiere ondoko baldintzei jarraituz.

1._Xedea: Merkataritzako lokala Eultzako etorbideko 48-ezkerrean dagoena; 20. hiri-unitatea, hirilurretako 2. azpieremua, 1. poligonoko 747. lurzatia eta 20. hiri-unitatea, hirilurretako 3. azpieremua, 1. poligonoko 747. lurzatia, hain zuzen ere Barañaingo hirilurren katastrokoak.

2._Hasierako prezioa: emandako balorazio teknikoaren arabera, hasierako prezioa ehun eta hirurogeita hamabost mila euro (175.000 euro) da.

3._Behin-behineko bermea: hasierako prezioaren %2 utzi beharko da Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legearen 53. artikuluan ezarritako moduetako edozein erabiliz.

4._Proposamenak aurkezteko epea: proposamenak, enkantea arautzen duen baldintza-agirian jasotako ereduari jarraituz aurkeztuko dira, hogeita sei egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aurkeztu beharreko agiriak eta gainerako baldintzak enkantea arautzeko baldintza administratiboen agirian zehazten dira, interesatuen eskura baitago Barañaingo Udaleko erregistro orokorrean, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara (Udaletxe plaza, zk.g., 31010 Barañain).

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Barañainen, 2006ko uztailaren 27an._Alkate udalburua, Iosu Senosiain Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L0612825