102. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.5. Estatutuak eta lan hitzarmen kolektiboak

634/2006 EBAZPENA, abuztuaren 1ekoa, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko Lan zuzendari nagusiak emana, Nafarroako "Elikagaien biltegizainak" sektorerako lan hitzarmen kolektiboaren 2006ko soldaten berrikuspenari buruzko akordioa erregistratu, gorde eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea erabakitzen duena (espediente zenbakia: 73/2006).

Ikusirik Nafarroako "Elikagaien biltegizainak" sektorerako lan hitzarmen kolektiboko soldatak 2005ean berrikusteko akordioaren testua (espediente zenbakia: 73/2006).

Gertakariak:

1. Departamentu honetan 2006ko uztailaren 5ean sartu da soldatak berrikusteko akordioa, 2005. urteari dagokiona, negoziazio batzordeak hitzarmen hartan itundutakoa betez izenpetu eta onetsia (hasierako espedientearen zenbakia: 84/2004).

2. Espediente honen izapideak egitean, aplikatu beharreko lege eta erregelamenduen manuak bete dira.

Zuzenbideko oinarriak.

1. Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentu honek bere esku du lan hitzarmen kolektiboak erregistratu, gorde eta argitaratzea, martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluan ezarrita dagoen bezala, eta hori, Lan Zerbitzuak Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzen dituen apirilaren 11ko 937/1986 Errege Dekretuarekin bat, bai eta irailaren 23ko 334/1996 Foru Dekretuarekin ere, Departamentu honi Estatutik transferitutako lan zerbitzuak esleitzen dizkionarekin, alegia.

2. Maiatzaren 22ko 1040/1981 Errege Dekretuaren bigarren artikuluak agintzen du Langileen Estatutuaren III. Tituluan ezarritakoaren arabera egindako hitzarmenak hitzarmen kolektiboen erregistroan inskribatu behar direla.

3. Hitzarmen kolektiboak gordetzea, erregistratu ondoren, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuaren eskumena da, zuzenbideko oinarrietako lehenbizikoan aipatutako manuen arabera.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluaren bidez eman dizkidaten eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako "Elikagaien biltegizainak" sektorearen (kodea: 3101505) lansarien berrikuspenari buruzko akordioa erregistratzea, Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboak Erregistratu eta Gordetzeko Bulegoan horretarako bereziki prestaturik dagoen liburuan, eta bertako administrazio unitatean testua eta dokumentazioa gordetzea.

2. Ebazpen hau Hitzarmenen Erregistrora bidaltzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen honen berri ematea negoziazio batzordeari eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea agortzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2004ko abuztuaren 1ean._Lan zuzendari nagusia, José María Roig Aldasoro.

NAFARROAKO "ELIKAGAIEN BILTEGIZAINAK" SEKTORERAKO LAN HITZARMEN KOLEKTIBO PROBINTZIALA

AKTA

Iruñean, 2006ko apirilaren 19ko 10:00etan, Nafarroako "Elikagaien biltegizainak" sektorearen lan hitzarmen kolektibo probintzalerako batzorde negoziatzailea bildu zen, ondoko entitate eta ordezkariek osatua:

Enpresen ordezkariak

Asociación de Empresarios Almacenistas de Alimentación de Navarra elkartearen izenean:

Javier Arístegui, Leonor Redín eta Javier Delgado

Langileriaren ordezkariak

UGTren aldetik: Alicia Sanz.

Langile Komisioen aldetik (CC OO): Juan Antonio Vidal.

Ekitaldiari hasiera eman ondoren, erabaki dute:

Lehena._Indarra duen hitzarmen kolektibo honen 5. artikuluan aurreikusitako soldaten berrikuspena gauzatzea, 2005eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31 arteko eraginarekin, eta taula akta honi atxikitzea. Berrikuspen horrek %1,7 gehitzen du, 2005eko egiazko KPIaren desbideratzearen ondorioz.

Bigarrena._Hitzarmeneko soldaten taulen bi ale Nafarroako Gobernuko Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentura igortzea, jakin dezan. Espresuki eskatuko zaio behar dena xedatu dezala gero erregistratu, gorde eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ahal izateko, Langileen Estatutuko 90. artikuluko 2. eta 3. ataletan agindutakoari jarraikiz.

Aztertzeko beste gairik ez izanik, bilerari bukaera eman zaio eta, adostasunaren adierazgarri, honako akta hau sinatu da goian aipatu toki eta egunean.

LANSARIEN TAULAK

2005eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarte (Lansarien berrikuspena)

OINARRIZKO SOLD. HITZARMEN. PLUSA

HILABET. (Euroak) HILABET. (Euroak)

_ZUZENDARITZAKO LANGILEAK

Zuzendari edo kudeatzailea 1.173,44 66,28

Langileriako burua 1.036,77 58,59

Salmentetako burua 1.036,77 58,59

Erosketetako burua 1.036,77 58,59

Biltegiko burua 1.036,77 58,59

Dendako burua 1.036,77 58,59

_ADMINISTRAZIOKO LANGILEAK

Administrazioko burua 1.036,77 58,59

Administrari-ofiziala 917,21 51,81

Administrari laguntzailea 848,87 47,96

_HARATEGI EDO ARRAINDEGIKO LANGILEAK

Harategi edo arraindegiko burua 1.036,77 58,59

Harategi edo arraind. lehen mailako ofiz. 917,21 51,81

Harategi edo arraind. bigarren mailako ofiz. 866,02 48,93

Harategi edo arraindegiko laguntzailea 831,90 46,97

_BESTE LANGILEAK

Txandako arduraduna 917,21 51,81

Lehen mailako gidaria 968,43 54,70

Bigarren mailako gidaria 900,15 50,84

Saltzaile bidaiaria 831,90 46,97

eta 35,82 euro komisio bermatuengatik

Morroi espezializatua 866,02 48,93

Estutxista edo paketatzailea 831,90 46,97

Ofizioko morroi edo laguntzailea 831,90 46,97

_PRESTAKUNTZAKO LANGILEAK

Lehen urteko prestakuntza 623,38

Bigarren urteko prestakuntza 748,05

BESTELAKO KONTZEPTU EKONOMIKOAK

2005eko urtarrilaren 1etik 31ra bitarte (Lansarien berrikuspena)

7. artikulua San Migel eguna: 41,51 euro.

9. artikulua Ikuzkailuetako plusa: 1,89 euro.

16. artikulua Joan-etorrietako gastuak. Dieta: 3,87 euro.

LANSARIEN TAULAK

2005eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarte (Lansarien berrikuspenak) (Aldeak)

OINARRIZKO SOLD. HITZARMEN. PLUSA

HILABET. (Euroak) HILABET. (Euroak)

_ZUZENDARITZAKO LANGILEAK

Zuzendari edo kudeatzailea 19,01 1,08

Langileriako burua 16,79 0,95

Salmentetako burua 16,79 0,95

Erosketetako burua 16,79 0,95

Biltegiko burua 16,79 0,95

Dendako burua 16,79 0,95

_ADMINISTRAZIOKO LANGILEAK

Administrazioko burua 16,79 0,95

Administrari-ofiziala 14,86 0,84

Administrari laguntzailea 13,75 0,77

_HARATEGI EDO ARRAINDEGIKO LANGILEAK

Harategi edo arraindegiko burua 16,79 0,95

Harategi edo arraind. lehen mailako ofiz. 14,86 0,84

Harategi edo arraind. bigarren mailako ofiz. 14,03 0,79

Harategi edo arraindegiko laguntzailea 13,48 0,77

_BESTELAKO LANGILEAK

Txandako arduraduna 14,86 0,84

Lehen mailako gidaria 15,69 0,89

Bigarren mailako gidaria 14,59 0,83

Saltzaile bidaiaria 13,48 0,77

eta 0,58 euro komisio bermatuengatik

Mutil espezializatua 14,03 0,79

Estutxista edo paketatzailea 13,48 0,77

Ofizioko morroi edo laguntzailea 13,48 0,77

_PRESTAKUNTZAKO LANGILEAK

Lehen urteko prestakuntza 10,10

Bigarren urteko prestakuntza 12,11

BESTELAKO KONTZEPTU EKONOMIKOAK

2005eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarte (Lansarien berrikuspena-Aldeak)

7. artikulua San Migel eguna: 0,67 euro.

9. artikulua Ikuzkailuetako plusa: 0,03 euro.

16. artikulua Joan-etorrietako gastuak - dieta: 0,06 euro.

Iragarkiaren kodea: F0613183