102. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

LODOSA

Obra kontratuaren esleipena

Kontratuei buruz aplikatzekoa den araudian ezarritakoa betetzeko, aditzera ematen da Alkatetzaren uztailaren 20ko 95/2006 Dekretuaren bitartez, kontratu hau esleitu dela:

Xedea: Lodosako hiriguneko argiak berritzea-1. fasea.

Esleitzeko modua: lehiaketa ireki arrunta.

Esleipenaren prezioa: 437.127,26 euro.

Esleipen-hartzailea: Control y Montajes Industriales CYMI, S.A., San Sebastián de los Reyes (Madril).

Lodosan, 2006ko uztailaren 20an._Alkatea, Jesús María García Antón.

Iragarkiaren kodea: L0612756