102. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

BUÑUEL ALDEKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

Lehiaketa, Mankomunitatearen egoitza berritzeko obrak kontratatzeko

Buñuel Aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko Batzarrak erabaki hau hartu zuen aho batez, 2006ko uztailaren 20an egin bilkuran:

"Ikusirik Mankomunitateko egoitza berritzeko obrei buruzko espediente administratiboa.

Kontuan hartuz 2006ko ekainaren 19ko bilkuran onetsi egin zela obrak prozedura negoziatuaren bidez kontratatzeko administrazio klausula particularren agiria.

Ikusirik egin den eskaintza bakarra, Albarrada enpresak aurkeztua.

Aho batez erabaki da:

Kontratazio mahaiaren proposamenari jarraikiz, Albarrada enpresari esleitzea Buñuel Aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko egoitza berritzeko obra, 168.404,09 euroan esleitu ere, obrak 6 hilabeteko epean egiteko eta aurkeztutako eskaintzan zehazturiko baldintzen arabera.

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko Foru Legean xedatutakoa betez, aditzera ematen da orok jakin dezan.

Buñuelen, 2006ko uztailaren 21ean._Mankomunitateko burua, Carlos Zamora.

Iragarkiaren kodea: L0613480