102. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.5. Estatutuak eta lan hitzarmen kolektiboak

633/2006 EBAZPENA, abuztuaren 1ekoa, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko Lan zuzendari nagusiak emana, Nafarroako "Elikagaien biltegizainak" sektorerako lan hitzarmen kolektiboaren 2006ko soldaten berrikuspenari buruzko akordioa erregistratu, gorde eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea erabakitzen duena (espediente zenbakia: 74/2006).

Ikusirik Nafarroako "Elikagaien biltegizainak" sektorerako lan hitzarmen kolektiboko soldatak 2006an berrikusteko akordioaren testua (espediente zenbakia: 74/2006).

Gertakariak

1. Departamentu honetan 2006ko uztailaren 5ean sartu da soldatak berrikusteko akordioa, 2006. urteari dagokiona, negoziazio batzordeak hitzarmen hartan itundutakoa betez izenpetu eta onetsia (hasierako espedientearen zenbakia: 84/2004).

2. Espediente honen izapideak egitean, aplikatu beharreko lege eta erregelamenduen manuak bete dira.

Zuzenbideko oinarriak

1. Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentu honek bere esku du lan hitzarmen kolektiboak erregistratu, gorde eta argitaratzea, martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluan ezarrita dagoen bezala, eta hori, Lan Zerbitzuak Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzen dituen apirilaren 11ko 937/1986 Errege Dekretuarekin bat, bai eta irailaren 23ko 334/1996 Foru Dekretuarekin ere, Departamentu honi Estatutik transferitutako lan zerbitzuak esleitzen dizkionarekin, alegia.

2. Maiatzaren 22ko 1040/1981 Errege Dekretuaren bigarren artikuluak agintzen du Langileen Estatutuaren III. Tituluan ezarritakoaren arabera egindako hitzarmenak hitzarmen kolektiboen erregistroan inskribatu behar direla.

3. Hitzarmen kolektiboak gordetzea, erregistratu ondoren, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuaren eskumena da, zuzenbideko oinarrietako lehenbizikoan aipatutako manuen arabera.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluaren bidez eman dizkidaten eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako "Elikagaien biltegizainak" sektorearen (kodea: 3101505) lansarien berrikuspenari buruzko akordioa erregistratzea, Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboak Erregistratu eta Gordetzeko Bulegoan horretarako bereziki prestaturik dagoen liburuan, eta bertako administrazio unitatean testua eta dokumentazioa gordetzea.

2. Ebazpen hau Hitzarmenen Erregistrora bidaltzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen honen berri ematea negoziazio batzordeari eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea agortzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2006ko abuztuaren 1ean._Lan zuzendari nagusia, José María Roig Aldasoro.

NAFARROAKO "ELIKAGAIEN BILTEGIZAINAK" SEKTORERAKO LAN HITZARMEN KOLEKTIBO PROBINTZIALA

AKTA

Iruñean, 2006ko apirilaren 19ko 10:00etan, Nafarroako "Elikagaien biltegizainak" sektoreko lan hitzarmen kolektiboaren negoziazio batzordea bildu da, indarra duen hitzarmen kolektiboaren 5. artikuluan ezarritakoarekin bat, indarraldiko hirugarren urteari dagokion soldaten berrikuspenari ekiteko (2006-1-1etik 2006-12-31ra), eranskineko taulen arabera. Ondorengo ordezkari hauek bertaratu dira:

Enpresen aldetik:

Asociación de Empresarios Almacenistas de Alimentación de Navarra elkartearen izenean:

Javier Arístegui, Leonor Redín eta Javier Delgado

Langileriaren ordezkariak

UGTren aldetik: Alicia Sanz and.

Langile Komisioen aldetik (CC OO): Juan Antonio Vidal jn.

Bilerari hasiera eman ondoren, aho batez erabaki dute:

1._Hitzarmen kolektiboaren 5. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, soldatak igotzea, 2006ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarteko ondorioekin. Horretarako, %3,50eko igoera aplikatuko da 2005eko abenduaren 31n indarra zuten soldaten taulen gainean.

2._Erantsitako soldaten taulak osorik onestea.

3._Akta hau eta eranskina Nafarroako Gobernuko Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentura igortzea, jakin dezan. Espresuki eskatuko zaio behar dena xedatu dezala gero erregistratu, gorde eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ahal izateko.

Aztertzeko beste gairik ez izanik, bilerari bukaera eman zaio eta, adostasunaren adierazgarri, honako akta hau sinatu da goian aipatu toki eta egunean.

LANSARIEN TAULAK

2006ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarte

OINARRIZKO SOLD. HITZARM. PLUSA

HILABET. (Euroak) HILABET. (Euroak)

_ZUZENDARITZAKO LANGILEAK

Zuzendaria edo kudeatzailea 1.214,51 68,60

Langileriako burua 1.073,06 60,64

Salmentetako burua 1.073,06 60,64

Erosketetako burua 1.073,06 60,64

Biltegiko burua 1.073,06 60,64

Dendako burua 1.073,06 60,64

_ADMINISTRAZIOKO LANGILEAK

Administrazioko burua 1.073,06 60,64

Administrari-ofiziala 949,31 53,62

Administrari laguntzailea 878,58 49,64

_HARATEGI EDO ARRAINDEGIKO LANGILEAK

Harategi edo arraindegiko burua 1.073,06 60,64

Harategi edo arraind. lehen mailako ofiz. 949,31 53,62

Harategi edo arraind. bigarren mailako ofiz. 896,33 50,64

Harategi edo arraindegiko laguntzailea 861,02 48,61

_BESTE LANGILEAK

Txandako arduraduna 949,31 53,62

Lehen mailako gidaria 1.002,33 56,61

Bigarren mailako gidaria 931,66 52,62

Saltzaile bidaiaria 861,02 48,61

eta 36,47 euro komisio bermatuengatik

Morroi espezializatua 896,33 50,64

Estutxista edo paketatzailea 861,02 48,61

Ofizioko morroi edo laguntzailea 861,02 48,61

_PRESTAKUNTZAKO LANGILEAK

Lehen urteko prestakuntza 645,20

Bigarren urteko prestakuntza 774,23

BESTELAKO KONTZEPTU EKONOMIKOAK

2006ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarte

7. artikulua. San Migel Eguna: 42,96 euro.

9. artikulua Izozkailuetako plusa: 1,96 euro.

16. artikulua Joan-etorrietako gastuak - dietak: 4,01 euro.

Iragarkiaren kodea: F0613180