102. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

BARINDAO

Obren esleipena: Barindaoko Kontzejuko kaleak zolatzeko proiektua

Barindaoko Kontzejuko Batzarrak, 2006ko apirilaren 21eko bilkuran, erabaki zuen Excavaciones Jesús Ibáñez, S.L. enpresari esleitzea kaleak zolatzeko obrak, 86.491,56 euroan esleitzea ere, BEZa barne.

Aditzera ematen da, Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97.3. artikuluan xedatutakoa bete dadin.

Barindaon, 2006ko maiatzaren 3an._Kontzejuko burua, Martín José López de Zubiría San Martín.

Iragarkiaren kodea: L0613325