102. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

EZKAROZE

Lehiaketa publikoaren esleipena

Aditzera ematen da Ezkarozeko Udalak ondoko kontratu hau esleitu duela, 2006ko uztailaren 27an hartutako erabakiaren bidez; hori guztia, Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuak arautzen dituen ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean xedatutakoa betetzeko.

Kontratuaren xedea: ondoko obrak batera esleitzea: "Hilerriko bidea zolatzea, Ezkarozen" eta "Bideak zolatzea, ur eta saneamendu sareak eta kaleko argiak, Ezkarozen, Kale Nagusian eta Tejerian".

Prozedura: prozedura negoziatua, publizitaterik gabe.

Zenbatekoa: 235.000,00 euro.

Esleipen-hartzailea: Excavaciones del Salazar, S.L.

Ezkarozen, 2006ko abuztuaren 1ean._Alkatea, Araceli Eseverri Barber.

Iragarkiaren kodea: L0613082