102. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.5. Estatutuak eta lan hitzarmen kolektiboak

632/2006 EBAZPENA, abuztuaren 1ekoa, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko Lan zuzendari nagusiak emana, Nafarroako "Elikagaien merkataritza" sektorerako lan hitzarmen kolektiboaren 2005eko soldaten akordioa erregistratu, gorde eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea erabakitzen duena (espediente zenbakia: 75/2006).

Ikusirik Nafarroako "Elikagaien merkataritza" sektorerako lan hitzarmen kolektiboaren 2005eko soldaten berrikuspenari buruzko akordioaren testua (espediente zenbakia: 75/2006).

Gertakariak

1. Departamentu honetan 2006ko uztailaren 5ean sartu da soldatak berrikusteko akordioa, 2005. urteari dagokiona, negoziazio batzordeak hitzarmen hartan itundutakoa betez izenpetu eta onetsia (hasierako espedientearen zenbakia: 68/2005).

2. Espediente honen izapideak egitean, aplikatu beharreko lege eta erregelamenduen manuak bete dira.

Zuzenbideko oinarriak

1. Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentu honek bere esku du lan hitzarmen kolektiboak erregistratu, gorde eta argitaratzea, martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluan ezarrita dagoen bezala, eta hori, Lan Zerbitzuak Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzen dituen apirilaren 11ko 937/1986 Errege Dekretuarekin bat, bai eta irailaren 23ko 334/1996 Foru Dekretuarekin ere, Departamentu honi Estatutik transferitutako lan zerbitzuak esleitzen dizkionarekin, alegia.

2. Maiatzaren 22ko 1040/1981 Errege Dekretuaren bigarren artikuluak agintzen du Langileen Estatutuaren III. Tituluan ezarritakoaren arabera egindako hitzarmenak hitzarmen kolektiboen erregistroan inskribatu behar direla.

3. Hitzarmen kolektiboak gordetzea, erregistratu ondoren, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuaren eskumena da, zuzenbideko oinarrietako lehenbizikoan aipatutako manuen arabera.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluaren bidez eman dizkidaten eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako "Elikagaien merkataritza" sektorearen soldaten berrikuspenari buruzko akordioa erregistratzea (hitzarmenaren kodea: 3101605), Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboak Erregistratu eta Gordetzeko Bulegoan horretarako bereziki prestaturik dagoen liburuan, eta bertako administrazio unitatean testua eta dokumentazioa gordetzea.

2. Ebazpen hau Hitzarmenen Erregistrora bidaltzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen honen berri ematea negoziazio batzordeari eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea agortzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2006ko abuztuaren 1ean._Lan zuzendari nagusia, José María Roig Aldasoro.

NAFARROAKO "ELIKAGAIEN MERKATARITZA" SEKTORERAKO LAN HITZARMEN KOLEKTIBOA

AKTA

Iruñean, 2006ko apirilaren 19ko 10:00etan, Nafarroako "Elikagaien merkataritza" sektorearen lan hitzarmen kolektiborako batzorde negoziatzailea bildu zen, ondoko entitate eta ordezkariek osatua:

Asociación de Detallistas de Alimentación de Navarra (ADANA) elkartearen aldetik: Jaime Moleres jauna eta Juan Ramón Doral jauna.

Asociación de Empresarios de Supermercados y Grandes Superficies de Alimentación de Navarra elkartearen aldetik: Rebeca Turumbay andrea, María Taberna andrea eta Joaquín Pascual jauna.

UGT sindikatuaren aldetik: Alicia Sanz andrea.

CC.OO. sindikatuaren aldetik: Juan Antonio Vidal jauna.

Ekitaldiari hasiera eman ondoren,

Erabaki dute:

Lehena._Indarra duen hitzarmen kolektibo honen 10. artikuluan aurreikusitako soldaten berrikuspena gauzatzea, 2005eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31 arteko eraginarekin, eta taula akta honi atxikitzea. Berrikuspen horrek %1,7 gehitzen du, 2005eko egiazko KPIaren desbideratzearen ondorioz.

Bigarrena._Hitzarmeneko soldaten taulen bi ale Nafarroako Gobernuko Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentura igortzea, jakin dezan. Espresuki eskatuko zaio behar dena xedatu dezala gero erregistratu, gorde eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ahal izateko, Langileen Estatutuko 90. artikuluko 2. eta 3. ataletan agindutakoari jarraikiz.

Aztertzeko beste gairik ez izanik, bilerari bukaera eman zaio eta, adostasunaren adierazgarri, honako akta hau sinatu da goian aipatu toki eta egunean.

NAFARROAKO ELIKAGAIEN MERKATARITZA SEKTOREKO 2005. URTEKO SOLDATEN TAULAK

2005eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra (Soldaten berrikuspena)

I. ERANSKINA

Oinarrizko soldata

I. taldea: 1.181,61 euro.

II. taldea: 1.033,64 euro.

III. taldea: 976,67 euro.

IV. taldea: 919,68 euro.

V. taldea: 826,49 euro.

22 urtetik gorako gidariaren osagarria: 37,69 euro.

VI. taldea

Laguntzaileak: 808,59 euro.

1. urteko ikastuna: 634,93 euro.

2. urteko ikastuna: 692,63 euro.

Antzinatasuna (laurtekoaren balioa)

I. taldea: 51,12 euro.

II. taldea: 44,35 euro.

III. taldea: 41,72 euro.

IV. taldea: 39,09 euro.

V. taldea: 34,74 euro.

22 urtetik gorako gidariaren osagarria: 1,73 euro.

Konpentsazio plusa, antzinatasun saria izozteagatik

I. taldea: 23,14 euro.

II. taldea: 20,25 euro.

III. taldea: 19,13 euro.

IV. taldea: 18,02 euro.

V. taldea: 16,19 euro.

22 urtetik gorako gidariaren osagarria: 0,74 euro.

Pizgarri gabeziaren plusa (PGP)

44,16 hileko x 12 hilabete

NAFARROAKO ELIKAGAIEN MERKATARITZA SEKTOREKO SOLDATEN TAULAK

(2005eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31 arte) Soldaten berrikuspena - Diferentziak

Oinarrizko soldata

I. taldea: 19,58 euro.

II. taldea: 16,86 euro.

III. taldea: 15,94 euro.

IV. taldea: 15,01 euro.

V. taldea: 13,48 euro.

22 urtetik gorako gidariaren osagarria: 0,62 euro.

VI. taldea

Laguntzaileak: 13,19 euro.

1. urteko ikastuna: 10,36 euro.

2. urteko ikastuna: 11,30 euro.

Antzinatasuna (laurtekoaren balioa)

I. taldea: 0,83 euro.

II. taldea: 0,72 euro.

III. taldea: 0,68 euro.

IV. taldea: 0,64 euro.

V. taldea: 0,56 euro.

22 urtetik gorako gidariaren osagarria: 0,03 euro.

Antzinatasuna konpentsatzeko plusa

I. taldea: 0,37 euro.

II. taldea: 0,33 euro.

III. taldea: 0,31 euro.

IV. taldea: 0,30 euro.

V. taldea: 0,26 euro.

22 urtetik gorako gidariaren osagarria: 0,01 euro.

Pizgarri gabeziaren plusa (PGP)

0,72 hileko x 12 hilabete.

Iragarkiaren kodea: F0613185