II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak
BERUETE
Usategiak enkantean
Berueteko Kontzejuak enkante publikoa eginen du, ahozko posturen bidez, Akan, Artxulo, Makittola eta Korneta alderdietako usategietako ehiza postuak errentan emateko; 12 postu dira eta NA-10.230 barrutian daude.
Kontzeju Etxean eginen da enkantea, 2006ko irailaren 19an, asteartea, 20:00etan.
Behar izanez gero, bigarren enkantea eta hirugarrena eginen dira, honela egin ere:
Bigarren enkantea, %10 merkeago, irailaren 26an, 13:00etan.
Bigarren enkantea, %20 merkeago, irailaren 27an, 13:00etan.
Lizitazioaren hasierako prezioa 10.000 eurokoa da urteko, eta bortz urterako egiten da enkantea. Baldintza agiria Berueteko Kontzejuko alkatetzan dago interesatuen eskura.
Berueten, 2006ko abuztuaren 16an._Alkatea, José Antonio Arangoa.
Iragarkiaren kodea: L0613693