II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak
SANTAKARA
Udaletxea zaharberritu eta handitzeko obren exekuzioa, %5 garestiago
Xedea: Santakarako udaletxea zaharberritu eta handitzea.
Esleitzeko modua: enkante irekia, sailkapenarekin.
Kontrataren aurrekontua: 967.952,12 euro, BEZa barne.
Behin-behineko fidantza: obraren aurrekontu osoaren %2.
Behin betiko bermea: behin betiko esleipen prezioaren %4.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
_1. gutunazala: dokumentazio orokorra.
_2. gutunazala: proposamen ekonomikoa, erantsitako ereduari jarraituz.
Bi gutunazal horiek gutunazal bakar batean sartuko dira.
Gutunazalak aurkezteko epea: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina 30 egun balioduneko epean, azken eguneko 13:00ak arte.
Gutunazalak irekitzea: 1. gutunazala barne ekitaldian, eta 2. gutunazala ekitaldi irekian, Udal honetako bilkura aretoan. Lizitzaileei behar besteko denboraz jakinaraziko zaie.
Proiektua, baldintza administratiboen agiria eta gainerako dokumentuak interesatuen eskura izanen dira Librería Rubion (Bergamin kalea, 10, Iruña).
Santakaran, 2006ko abuztuaren 4an._Alkatea, Daniel Ayábar Gárriz.
PROPOSAMEN EREDUA
Izena ................, herria .................., helbidea ..............., N.A.N zenbakia .........., nire izenean, edo ............. ordezkatuz, "Santakarako udaletxea zaharberritu eta handitzeko" obra kontratuaren lizitaziorako proiektuaren eta klausula administratiboen agiriaren berri izanik, obra horiek osorik egiteko konpromisoa hartzen dut, aipatu agiriei hertsiki lotuz eta honako kopuru honen aldera: ....................... euro (letraz eta zenbakiz), BEZa barne.
(eguna eta sinadura)
Iragarkiaren kodea: L0613499