102. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.5. Estatutuak eta lan hitzarmen kolektiboak

577/2006 EBAZPENA, uztailaren 11koa, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko Lan zuzendari nagusiak emana, Iraizozko "Grupo Fromageries Bel España, S.A.U." enpresaren lan hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea erabakitzen duena (espediente zenbakia: 71/2006).

Ikusirik Iraizozko "Grupo Fromageries Bel España, S.A.U." enpresaren lan hitzarmen kolektiboaren testua, negoziazio batzordeak sinatua (espediente zenbakia: 71/2006).

Gertakariak:

1. Departamentu honetan 2006ko uztailaren 3an sartu da aipatu enpresaren lan hitzarmen kolektiboaren testua, 33 artikuluz eta 4 eranskinez (2006ko lansarien taula) osatua, enpresaren ordezkariek eta enpresa batzordeak (ELA eta LAB) 2006ko ekainaren 23an izenpetu eta onetsia.

2. Espediente honen izapideak egitean, aplikatu beharreko lege eta erregelamenduen manuak bete dira.

Zuzenbideko oinarriak.

1. Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentu honek bere esku du lan hitzarmen kolektiboak erregistratu, gorde eta argitaratzea, martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluan ezarrita dagoen bezala, eta hori, Lan zerbitzuak Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzen dituen apirilaren 11ko 937/1986 Errege Dekretuarekin bat, bai eta irailaren 23ko 334/1996 Foru Dekretuarekin ere, Departamentu honi Estatutik transferitutako lan zerbitzuak esleitzen dizkionarekin, alegia.

2. Maiatzaren 22ko 1040/1981 Errege Dekretuaren bigarren artikuluak agintzen du Langileen Estatutuaren III. Tituluan ezarritakoaren arabera egindako hitzarmenak hitzarmen kolektiboen erregistroan inskribatu behar direla.

3. Hitzarmen kolektiboak gordetzea, erregistratu ondoren, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuaren eskumena da, zuzenbideko oinarrietako lehenbizikoan aipatutako manuen arabera.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluaren bidez eman dizkidaten eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Iraizozko "Grupo Fromageries Bel España, SAU" enpresaren lan hitzarmen kolektiboa (kodea: 3107952) erregistratzea, Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboak Erregistratu eta Gordetzeko Bulegoan horretarako bereziki prestaturik dagoen liburuan, eta bertako administrazio unitatean testua eta dokumentazioa gordetzea.

2. Ebazpen hau Hitzarmenen Erregistrora bidaltzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen honen berri ematea negoziazio batzordeari eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea agortzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2006ko uztailaren 11n._Lan zuzendari nagusia, José María Roig Aldasoro.

IRAIZOZKO FROMAGERIES BEL ESPAÑA, S.A. PRODUKZIO ZENTROAREN HITZARMEN KOLEKTIBOA, 2006., 2007., 2008. URTEETARAKO

I. KAPITULUA

Xedapen orokorrak

1. artikulua. Aplikazioaren lurralde eremua.

Hitzarmen honen bidez Iraizozko Grupo Fromageries Bel España, S.A.U. produkzio zentroko lan harremanak arautuko dira.

2. artikulua. Aplikazio eremuko langileria.

Hitzarmenak plantillako langile finko guztiengan izanen du eragina, zeinen kategoria eta soldata maila I. eranskinean ageri baitira. Aldi baterako lan kontratudunen kasuan lan kontratuaren baldintza partikularrek agintzen dute eta gainerako langileentzat testu hau aplikatuko da eta subsidiarioki legezko edo arauzko beste xedapenak.

3. artikulua. Aplikazioaren epealdia.

Hitzarmenak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunean hartuko du indarra, 2008ko abenduaren 31 arte. Indarraldia isilbidez luzatuko da urtez urte, non ez duen alderdietako batek indarraldiaren amaiera idatziz iragartzen, hasieran ezarritako bukaera-data edo luzapenetako edozein baino bi hilabete lehenago, gutxienez.

Hala ere, baldintza ekonomikoek 2006ko urtarrilaren 1etik aurrera sortuko dituzte ondorioak. Xedapen zatiak indarrean segituko du hurrengo hitzarmen batek ordezten ez duen bitartean.

4. artikulua. Konpentsazioa.

Hitzarmen honetan adostutako baldintza ekonomikoek eta lanekoek, orokorrean hartuta, lantokian aplikatzen direnak konpentsatzen eta ordezten dituzte.

5. artikulua. Irenspena.

Hemen ituntzen diren kontzeptuak aldatu edo handitzen dituzten xedapen edo ebazpen guztiek eragina izanen dute, baldin eta urteko kopuruan hitzarmen honen kontzeptu guztien urteko guztirakoa gainditzen badute. Horrela izan ezik, hitzarmen honen barnean irentsitzat joko dira.

6. artikulua. Arau subsidiarioak.

Hitzarmen honetan arautu ez diren gaietan Esne eta Esneki Industrien Estatuko Hitzarmen Kolektiboan xedatutakoari jarraituko zaio, eta hitzarmen horretan araurik izan ezean, Langileen Estatutuan eta hura garatzen duen araudian xedatutakoari.

Eta gainera, alderdi sinatzaileek hitzarmen honi erantsi diote Esne eta Esneki Industrien Estatuko Hitzarmen Kolektiboaren 50. artikuluko hirugarren lerroaldea, Langileen Estatutuaren 15.1 b artikuluan araututako behin-behineko kontratuaren gehieneko iraupenari dagozkiona, eta horrekin batera etorkizunean hura ordezka dezakeena.

7. artikulua. Osotasunarekiko lotura.

Itundutako baldintzek osotasun organiko eta zatiezina osatzen dute eta, bi alderdiek adierazten dutenez, hitzartutakoari eginiko loturek itundutako osotasunarekiko konpromiso izaera dute.

8. artikulua. Batzorde paritarioa.

Enpresa batzordeak eta zuzendaritzak batzorde paritarioa eratuko dute hitzarmen hau interpretatzean edo betetzean desadostasunik sortzen denerako (bakarkakoak edo taldekoak), eta ahaleginduko dira elkarrekin adostutako irtenbideak bilatzen, auzia lan arloko erakundeetara eraman aitzin.

II. KAPITULUA

Baldintza ekonomikoak

9. artikulua. Soldatak.

2006, 2007 eta 2008 urteetarako soldata igoera hauek adostu dira:

1. 2006 urtean:

_Hasierako igoera: %3,00ko igoera 2005eko abenduaren 31n indarrean zeuden soldaten gainean. Igoera honek 2006ko urtarrilaren 1eko atzerako eragina izanen du. (%3,00ko hasierako igoera aplikatu ondoren, I. eranskinean ageri dira 14. artikuluan ezarritako lanaldian egiten den errendimendu normalari dagozkion urteko kobrantza gordinen taulak).

_Soldaten berrikuspena: 2006. urterako soldaten igoeran, bederen, urte horretako Estatuko KPI erreala eta 0,25 puntu gehiago bermatuko da. Horregatik, eta berme hori gauzatu nahian, 2006. urteko Estatuko KPI erreala zein den jakin bezain laster, hasierako igoera, %3,00koa, bermea berdintzeko aski ez dela ikusten baldin bada, behar den eragiketa matematikoa eginen da eta soldatak 2006. urteko Estatuko KPI erreala eta 0,25 puntu gehiagoko bermera iristeraino igoko dira.

2. 2007 urtean:

_Hasierako igoera: 2007ko urtarrilaren 1ean 2006ko abenduaren 31ko soldata indardunak eguneratuko dira, aurreko atalean adierazitako soldaten berrikuspena, bidezkoa balitz, aplikatu ondoren. Igoera horren portzentajea Gobernuak 2007rako aurreikusitako KPIa 0,35 puntutan igo ondoren ateratzen dena izanen litzateke.

Aurreikuspenik egin ez bada, batzorde negoziatzaileak zehaztuko du horren ordez erabiliko den zifra.

_Soldaten berrikuspena: 2007. urterako soldaten igoeran, bederen, urte horretako Estatuko KPI erreala eta 0,35 puntu gehiago bermatuko da. Horregatik, eta berme hori gauzatu nahian, 2007. urteko Estatuko KPI erreala zein den jakin bezain laster, hasierako igoera (KPIa gehi 0,35 puntu) bermea berdintzeko aski ez dela ikusten baldin bada, behar den eragiketa matematikoa eginen da eta soldatak 2007. urteko Estatuko KPI erreala eta 0,35 puntu gehiagoko bermera iristeraino igoko dira.

3. 2008 urtean:

_Hasierako igoera: 2008ko urtarrilaren 1ean 2007ko abenduaren 31ko soldata indardunak eguneratuko dira, aurreko atalean adierazitako soldaten berrikuspena, bidezkoa balitz, aplikatu ondoren. Igoera horren portzentajea Gobernuak 2008rako aurreikusitako KPIa 0,5 puntutan igo ondoren ateratzen dena izanen litzateke.

Aurreikuspenik egin ez bada, batzorde negoziatzaileak zehaztuko du horren ordez erabiliko den zifra.

_Soldaten berrikuspena: 2008. urterako soldaten igoeran, bederen, urte horretako Estatuko KPI erreala eta 0,5 puntu gehiago bermatuko da. Horregatik, eta berme hori gauzatu nahian, 2008. urteko Estatuko KPI erreala zein den jakin bezain laster, hasierako igoera (KPIa gehi 0,5 puntu) bermea berdintzeko aski ez dela ikusten baldin bada, behar den eragiketa matematikoa eginen da eta soldatak 2008. urteko Estatuko KPI erreala eta 0,5 puntu gehiagoko bermera iristeraino igoko dira.

10. artikulua. Antzinatasuna.

Langile orok eskubidea du antzinatasun osagarria kobratzeko, II. eranskinean ageri bezala, langileen kategoria bakoitzari dagokion oinarrizko soldataren gainean, era honetan:

_Hirurteko bat: %3.

_Bosturteko bat: %5.

_Zortziurteko bat: %8.

_2 bosturteko: %15.

_3 bosturteko: %20.

_4 bosturteko: %25.

_5 bosturteko: %30.

eta horrela hurrengoetan ere, %5 gehituz bosturteko bakoitzean.

Osagarri hori enpresan sartu eta hilabetera hasiko da sorrarazten. Antzinatasun portzentajeak kalkulatzeko abiapuntu den oinarrizko soldata 2005eko abenduaren 31n indarra zuten zenbatekoei dagokien oinarrizko soldata izanen da, 2. eranskinean ageri dena.

Antzinatasuna kalkulatzeko abiapuntu den oinarrizko soldatari aplikatuko zaion igoera ondoren zehazten da, beraz, kontzeptu horri ez zaio aplikatuko aurreko 9. artikuluan izaera orokorrez ezarritako igoera.

1. 2006 urtean:

_Hasierako igoera: %2,75eko igoera 2005eko abenduaren 31n indarrean zegoen antzinatasuna kalkulatzeko abiapuntutzat hartu zen oinarrizko soldataren gainean. Igoerak 2006ko urtarrilaren 1eko atzerako eragina izanen du. (%2,75eko hasierako igoera zertu ondotik, II. eranskin bezala erantsi dira 2006. urteko antzinatasuna kalkulatzeko erreferentzia den oinarrizko soldataren taulak.

_Soldaten berrikuspena: 2006. urteko soldata igoera 2006ko Estatuko KPI errealaren adinakoa bederen izanen dela bermatzen da 2005eko abenduaren 31n indarra zuen antzinatasuna kalkulatzeko abiapuntutzat hartutako oinarrizko soldataren gainean. Horregatik, eta berme hori gauzatu nahian, 2006. urteko Estatuko KPI erreala zein den jakin bezain laster, hasierako igoera, %2,75ekoa, bermea berdintzeko aski ez dela ikusten baldin bada, behar den eragiketa matematikoa eginen da eta soldatak 2006. urteko Estatuko KPI errealaren bermera iristeraino igoko dira.

2. 2007 urtean:

_Hasierako igoera: Antzinatasuna kalkulatzeko abiapuntu diren soldatak, 2006ko abenduaren 31n indarrean zeudenak, 2007ko urtarrilaren 1ean eguneratuko dira, 2007. urterako Gobernuak aurreikusitako KPIaren arabera.

Aurreikuspenik egin ez bada, batzorde negoziatzaileak zehaztuko du horren ordez erabiliko den zifra.

_Soldaten berrikuspena: 2007. urteko soldata igoera 2007ko Estatuko KPI errealaren adinakoa bederen izanen dela dela bermatzen da 2006ko abenduaren 31n indarra zuen antzinatasuna kalkulatzeko abiapuntutzat hartutako oinarrizko soldataren gainean. Horregatik, eta berme hori gauzatu nahian, 2007. urteko Estatuko KPI erreala zein den jakin bezain laster, hasierako igoera (aurreikusitako KPIa) bermea berdintzeko aski ez dela ikusten baldin bada, behar den eragiketa matematikoa eginen da eta soldatak 2007. urteko Estatuko KPI errealaren bermera iristeraino igoko dira.

3. 2008 urtean:

_Hasierako igoera: Antzinatasuna kalkulatzeko abiapuntu diren soldatak, 2007ko abenduaren 31n indarrean zeudenak, 2008ko urtarrilaren 1ean eguneratuko dira, 2008. urterako Gobernuak aurreikusitako KPIaren arabera.

Aurreikuspenik egin ez bada, batzorde negoziatzaileak zehaztuko du horren ordez erabiliko den zifra.

_Soldaten berrikuspena: 2008. urteko soldata igoera 2007ko Estatuko KPI errealaren adinakoa bederen izanen dela bermatzen da 2007ko abenduaren 31n indarra zuen antzinatasuna kalkulatzeko abiapuntutzat hartutako oinarrizko soldataren gainean. Horregatik, eta berme hori gauzatu nahian, 2008. urteko Estatuko KPI erreala zein den jakin bezain laster, hasierako igoera (aurreikusitako KPIa) bermea berdintzeko aski ez dela ikusten baldin bada, behar den eragiketa matematikoa eginen da eta soldatak 2008. urteko Estatuko KPI errealaren bermera iristeraino igoko dira.

11. artikulua. Hilabetez gorako aldikako mugaeguneko sorrarazpenak.

Urtean hiru paga izanen dira, hauek hain zuzen:

_Mozkinen paga.

Bakoitzari dagokion 30 eguneko oinarrizko soldata gehi antzinatasuna, urteko lehenengo hiruhilekoan ordainduko da

_Uztaileko aparteko paga.

Bakoitzari dagokion 30 eguneko soldata gordina gehi antzinatasuna (I. eta II. eranskinak). Paga hori ekaineko nominarekin batera ordainduko da.

_Abenduko aparteko paga.

Bakoitzari dagokion 30 eguneko soldata gordina gehi antzinatasuna (I. eta II. eranskinak).

Enpresan lanean hasi eta urte berean enpresa utzi dutenek paga horiek kobratuko dituzte baina lan egindako denboran hainbanatuak. Horretarako, hilaren zatia hilabete osoa bezala kontatuko da.

Eritasun, istripu edo amatasun bajan izandako langileek bakoitzari dagokion neurrian kobratuko dituzte paga horiek, lanean aritu izan balira bezala.

12. artikulua. Goragoko kategoriako lanak.

Zerbitzu beharrak direla-eta, langile batek goragoko kategoriako lanak egiten baditu edo horrelakoak egitera aldatzen badute, honela ordainduko zaio:

_Eginkizun horietan 15 egunera arte arituz gero, goragoko kategoriari dagokion soldatarekiko diferentzia, hamabost egunekoa, kobratuko du langileak.

_Eginkizun horietan 15 egunetik 30era bitarte arituz gero, 30 eguneko soldatarekiko diferentzia ordainduko zaio langileari.

Kontroleko "parte" bat eginen da, goragoko kategoriako lanak egunero erregistratuko dituena.

Enpresako zuzendaritzak eta langileen ordezkariek goragoko kategoriako lanak erregulatuko dituzte arauak aztertzeko eta osatzeko konpromisoa hartu dute, bai eta maila igoerak ere, hitzarmena bukatu ondoren.

13. artikulua. Aparteko orduak.

Hitzarmen honetan finkatutako eguneko lanaldi arruntaren gainetik lan egiten direnak aparteko ordutzat joko dira.

Kategoria eta antzinatasun bakoitzaren zenbatekoa IV. eranskinean ageri da.

Ordu arruntaren gainetik, kasuz kasu, portzentaje hauek ordainduko dira:

_Ordu arruntak: %75.

_22:00etatik 24:00etara: %100.

_Jaiegunetako orduak eta gaueko gainerakoak: %150.

Hitzarmena sinatzen den egunetik hasita, Langileen Estatutuaren 35.5 artikuluan aurreikusitakoa betetzea erabaki da, aparteko orduen jarraipena eginen duen batzordea sortuz, zeinen eginbeharra izanen baita ordu horiek kalifikazioa (ezinbestekoak ala ohikoak) kalifikatzea, eta zergatiak eta kontratazio baten bidez ordezteko aukerak aztertzea.

14. artikulua. Goizeko seiak baino lehenagoko lanaren plusa.

"Goizeko seiak baino lehenagoko lanaren plusa" izenekoa ordainduko zaio instalazioak martxan jartzeko edo fabrikazio prozesuak hasteko lana gauez egiten duen langile orori, ordu edo zatiki bakoitzeko.

Plus horren zenbatekoa, lanbide kategoria bakoitzerako, honela kalkulatuko da:

Eguneko soldata (=eguneko oinarrizko soldata + eguneko soldata osagarria + eguneko antzinatasuna) X %23.

Eguneko orduen batez bestekoa (6,33 ordu 2006an).

III. KAPITULUA

Lan baldintzak

15. artikulua. Lanaldia (lehen 14. artikulua zena).

Hitzarmen honen eraginpeko lanaldi osoko langileek urtean lanordu hauek izanen dituzte:

_2006. urtea: benetako 1.728 lanordu urtean, gehi ogitarterako hamabost minutuko geldialdia lanegun bakoitzean; denbora hori presentzia denboratzat hartuko da eta, beraz, ez da ordainduko.

_2007. urtea: benetako 1.725 lanordu urtean, gehi ogitarterako hamabost minutuko geldialdia lanegun bakoitzean; denbora hori presentzia denboratzat hartuko da eta, beraz, ez da ordainduko.

_2008. urtea: benetako 1.723 lanordu urtean, gehi ogitarterako hamabost minutuko geldialdia lanegun bakoitzean; denbora hori presentzia denboratzat hartuko da eta, beraz, ez da ordainduko.

Produkzioko langileek bi geldialdi izanen dituzte egunean, 10 minutukoak; denbora hori benetako lan denboratzat hartuko da eta, beraz, ordaindua izanen da.

Geldialdi horiek ez dira aurreko lerroaldeetan aipatutako ogitarterako hamabost minutuko geldialdiak bezalakoak.

Lanaldi partzialeko edo lanaldi murriztuko produkzioko langileek ere geldialdi horiek izanen dituzte, baina euren benetako lanaldiaren proportzioan.

2006an 3 ordu, 2007an 3 ordu eta 2008an 2 ordu gutxitu ondotik goian aipatutako urteko lanaldiak eraturik, lanaldi murrizketatik ondorioztatzen diren orduekin urteko ordu poltsa bat eratuko da, "egutegia doitzeko orduak" izenekoa. Ordu horiek oporrekin bateratzen ahal dira.

Era berean, doikuntzako ordu horiek urte naturalaren barnean hartu beharko dira, halatan non, urteko abenduaren 31rako hartu ezean, iraungitzat joko baitira ondorio guztietarako.

Espresuki ezarri da lanaldi partzialeko edo lanaldi murriztuko lan kontratudunek ere doikuntzako ordu horiek izanen dituztela, euren lanaldiaren proportzioan.

16. artikulua. Oporrak (lehen 15. artikulua zena).

Langile guztiek 26 laneguneko oporrak izanen dituzte urtean, edo urtetik beherako lanaldia izanez gero, horri dagokion zati proportzionala. Horretarako, urtearen abiapuntutzat uztaila hartuko da eta ekainaren 30a bukaeratzat.

Egun horien ordainsarian I. eranskinean aurreikusitako sorrarazpenak bilduko dira.

Oporrak hartzeko arauak gaur egun lantoki honetan indarra duen sisteman oinarritzen dira.

Oporrak bukatu eta kontaketa egitean inork ere ez du 2006rako ezarri diren 1.728 ordu, 2007ko 1.725 ordu eta 2008ko 1.723 ordu baino gehiago edo gutxiago lan egin behar. Gehiegizko edo gutxiegizko ordu horiek interesatuarekin adostuta konpentsatuko dira.

17. artikulua. Baimen ordainduak (lehen 16. artikulua zena).

Langilea, aurretik abisatu eta justifikatuta, lanetik atera daiteke, ordaindua izateko eskubidearekin, arrazoi hauetako bat dela medio:

1. Enplegatuaren ezkontza: 15 lanegun.

Langileak bere oporren kontura egunak metatzeko eskaera egin dezake, 10 lanegunera bitarte.

2. Emaztearen erditzea: 4 egun natural.

3. Heriotza:

a) Ezkontidearen eta seme-alaben heriotza: 4 egun natural.

b) Gurasoen edo aita-amaginarreben heriotza: 3 egun natural.

c) Anai-arreben edo koinata-koinatuen heriotza: 2 egun natural.

d) Aiton-amonen edo biloben heriotza: egun natural bat.

Horien heriotza 300 kilometrora edo hurrunago gertatzen bada eta horregatik langileak bidaia egin beharra baldin badu, baimen hori bi egun luzatuko da.

4. Eritasun larriaren edo/eta ospitalizazioaren kasuan:

a) Ezkontidea eta seme-alabak: 3 egun natural.

b) Gurasoak edo aita-amaginarrebak: 2 egun natural.

c) Anai-arrebak eta konata-koinatuak: egun natural bat.

Horien eritasuna edo ospitaleratzea 300 kilometrora edo hurrunago gertatzen bada eta horregatik langileak bidaia egin beharra baldin badu, baimen hori bi egun luzatuko da.

Egoera bat "larria" dela kalifikatu ahal izateko irizpide hauei jarraituko zaie:

1._Sendagileak horrela adieraztea eta ziurtatzea

2._Edo erietxean sartzean horrela dela adieraztea.

Alabaina, ospitalizazio kasuan ematen diren baimen egunak ezin dira ospitalean ematen den denbora baino gehiago izan.

5. Langilearekin bizi diren seme-alaben eta ezkontidearen kirurgia handi anbulatorioa: egun natural bat.

Hemengo ondorioetarako, honako hau da "kirurgia handi anbulatorioa": gorputz atal bateko anestesia edo orokorra beharrezkoa den konplexutasun ertaineko prozedura kirurgikoa, zeinean pazienteak, denbora tarte zehaztu gabe baten ondoren, operazioko egun berean etxera itzultzen baitira.

Bi langilek subjektu berarengatik eskubideaz gozatzeko eskubidea sortzen badute, bietako batek bakarrik gozatuko du. Beste kasu batzuk:

6. Beste kasu batzuk:

a) Gurasoen, seme-alaben, anai-arreben, koinata-koinatuen eta biloben ezkontza: egun natural bat.

b) Ohiko bizilekuz aldatzea, altzariak eraman beharrekoa: egun natural bat.

c) Publikoa edo pribatua den eginbehar saihestezina betetzeko: behar-beharrezkoa den denbora.

d) Osasun laguntza izateko: behar-beharrezkoa den denbora.

e) Kudeaketa pertsonaletarako: gehienez ere 20 ordu urtean, kasu hauetan:

1._Zitazio judiziala.

2._Osasun kontsultara 14 urtetik beherako seme-alabak eramateko premia duten langileak.

Bi ezkontideek lantoki honetan lan egiten badute, horietako edozeinek izanen du baimena.

3._Gidabaimena ateratzeko azterketa egitera joateko.

4._Notariotzako zitazioa, elkarrekin joan beharrekoa.

Baimena izateko arrazoia langilearen lanaldiaren barnean beharko du izan.

Enpresako zuzendaritza prest dago sor daitezkeen kasu bereziak aztertzeko, aurreko zerrendan ageri ez arren.

6. Enpresa batzordeko kideek 15 orduko kreditua izanen dute hilean, ordainduak, euren ordezkaritza lanetan erabiltzeko. Hala ere, aukera ematen da batzordeko kideen orduak kide baten edo batzuen esku uzteko, enpresa batzordeak hilabete lehenago eskatuta.

18. artikulua. Lanaldi murriztuko langileak (lehen 17. artikulua zena).

Langileen Estatutuaren 37.5 eta 37.6 artikuluaren babesean, lanaldia murriztea eskatzen duten langileek, antolaketa arrazoiak direla-eta, euren lan araubidean segituko dute (txandak), baina hasieran nahiz bukaeran lanaldia murriztuta.

IV. KAPITULUA

Bestelako baldintza sozioekonomikoak

19. artikulua. Ordainsariak, laneko istripuaren ondoriozko aldi baterako ezintasun egoeran (lehen 18. artikulua zena).

Laneko istripuaren ondoriozko aldi baterako ezintasun kasuan, egiazko soldataren eta Enpresaburuen Mutualitateak erregelamendu bidez ematen duen kalte-ordainaren arteko diferentzia ordainduko du enpresak. Onura horiek aldi baterako ezintasun egoeraren gehienezko iraunaldian kobratuko dira (gaur egun hemezortzi hilabete), non eta langilea ez den behin-behineko baliaezintasunera igarotzen edo ezintasun iraunkorrerako proposatzen ez duten.

20. artikulua. Ordainsariak, eritasun arruntaren edo lanetik kanpoko istripuaren ondoriozko aldi baterako ezintasun egoeran (lehen 19. artikulua zena).

Eritasun arruntaren edo lanetik kanpoko istripuaren ondoriozko aldi baterako ezintasun kasuan, langilearen kategoriari dagokion soldataren (II. eranskina) eta Gizarte Segurantzak erregelamendu bidez ematen duen prestazioaren arteko diferentzia ordainduko du enpresak, laneko bajako lehenbiziko egunetik hasita.

Hobekuntza horretarako baldintza da lantokiko absentismo indizeak, kontzeptu guztietan, ez dezala ehuneko lau eta erdia gainditu (%4,5), baja haratu aurreko hamabi hilabeteetan metatua.

Aipatutako %4,5 gainditzen bada, artikulu honetako aldi baterako ezintasun egoeran dauden guztiek ez dute enpresaren kargurako osagarria kobratuko, portzentaje hori gainditu dela egiaztatzen den hiletik beretik hasita, harik eta metatutako indizea %4,5etik jaitsi arte, ordutik aurrera hasiko baitira osagarria berriro kobratzen.

Ehuneko 4,5 horren kalkulurako plantilla osoa hartuko da kontuan, salbuespenik gabe.

Enpresak ahalmena du berak izendatutako medikuak azter dezan eria, kontsultan edo eriaren etxean, beharrezkotzat jotzen duen aldiro.

Absentismo tasa nabarmen gehitu denez gero, bi alderdiek ohartu dira horren gaineko azterketak, analisiak eta neurri zuzentzaileak hartu beharra dagoela, gehiegikeriak saihesteko.

Alde horretatik, elkarrekin lan egiteko borondatea adierazi dute, eta horretarako gai horretaz espezializatuak dauden entitateen laguntza izanen dutela diote.

_Absentismoa kalkulatzeko modua.

Absentismo indizea = absentismoko orduak X 100.

Aurrekontu barneko orduak.

Aurrekontu barneko orduak = Lan egin beharreko lan egunak X langileak X eguneko ordu kopurua.

Indizea kalkulatzerakoan eritasun arruntaren edo lanetik kanpoko istripuaren ondoriozko aldi baterako ezintasun kasuko orduak bakarrik joko dira "absentismoko ordutzat", honako hauek salbuetsiz: amatasun bajak, ospitalizazioko egunak eta sei hilabetetik gorako eritasunen eta lanetik kanpoko istripuen bajak, zazpigarren hilabetetik hasita (6 hilabete + egun bat).

Amatasun bajak eta hirurogei egunetik gorakoak (azken horiek 61. egunetik hasita) lehenengo lerroaldean adierazitako %100 kobratuko dute, absentismoaren indizea edozein dela ere.

Osagarri sisteman ondoren zehazten den salbuespena ezarri da, artikulu honetan azaldutako absentismo indizeak baldintzatua:

Langile bat eritasun arruntaren edo lanetik kanpoko istripuaren ondoriozko aldi baterako ezintasun egoeran egon arren, ezintasun egoeraren hasierako data baino hamabi hilabete aurretik bajarik izan ez badu, langilearen kategoriari dagokion soldataren (I. eranskina) eta Gizarte Segurantzak erregelamendu bidez ematen duen prestazioaren arteko diferentzia kobratuko du laneko bajako lehenbiziko egunetik hasita, edozein dela ere une horretako absentismoaren indize orokorra.

Enpresak zorrotz kontrolatuko ditu iruzurrezko bajak, kasu bakoitzean egokitzen diren ondorioekin.

21. artikulua. Eskola laguntza (lehen 20. artikulua zena).

Eskola-adinean dauden seme-alaben ikasketak direla-eta, langileek izan ohi dituzten kargak arintzearren, 2006rako 30,08 euroko laguntza ezarri da, hilero kobratuko dena, hasi irailean eta ekainera arte, biak barne, eskolara joaten den 4 urtetik 16ra arteko seme-alaba bakoitzeko.

Hurrengo urteetarako, diru hori aurreko urtean Estatuko KPIaren portzentajea igo den heinean eguneratuko da.

Laguntza hori ikasturte naturala hasten denetik (irailetik) aurrera kobratuko da, baldin eta seme-alabak lau urtetik hamaseira artekoak badira. Hori guztia, dena dela, eskolatzea egiazkoa bada eta zuzendaritzaren iritziz beharrezkoak diren egiaztagiriak aurkeztu ondoren.

Bi gurasoek enpresan lan egiten badute, batek bakarrik eskuratuko du laguntza.

22. artikulua. Seme-alaba minusbaliatuentzako edo Down Sindromea dutenentzako laguntza (lehen 21. artikulua zena).

2006. urterako 79,44 euroko dirulaguntza ezarri da, seme-alabak egoera horretan dituzten langileentzat, familiarako seme-alaba horiek dakartzaten karga ekonomikoak arintzearren.

Hurrengo urteetarako, diru hori aurreko urtean Estatuko KPIaren portzentajea igo den heinean eguneratuko da.

Hori dela-eta, minusbaliotasunik badela onartuko da erakunde eskudunek horrela aitortu badute.

Laguntza izateko nahitaezkoa izanen da minusbaliatuak lan ordaindurik ez izatea, bere egoeragatik inolako pentsiorik ez kobratzea, eta guztiz edo dohainik erakunde batek bere baitan onartua ez izatea.

Laguntza hori sorraraziko da enpresarentzat inguruabar guztiak egiaztatzen diren momentutik aurrera. Bi gurasoek enpresan lan egiten badute, batek bakarrik eskuratuko du laguntza.

Enpresa batzordeak eta zuzendaritzak hitz eman dute artikulu honetan aurreikusitakotik bazter gera daitezkeen kasuak banan-bana aztertuko dituztela.

23. artikulua. Enpresarekiko loturaren saria (lehen 22. artikulua zena).

Enpresak ondoren zehazten diren zenbatekoak ordainduko ditu langilearen behin betiko baja gertatzean, hil delako, erretiroa hartu duelako edo ezintasun iraunkor erabateko nahiz osoko egoeran jarri delako.

_10 urtetik 15era arteko antzinatasuna izanik, bost hilabeteko soldata gordina.

_15 urtetik 20ra arteko antzinatasuna izanik, sei hilabeteko soldata gordina.

_20 urtetik gorako antzinatasuna izanik, zortzi hilabeteko soldata gordina.

65 urtetik aurrera emandako zerbitzuak ez dira kontuan hartuko ondorio horietarako.

Heriotza kasuan, saria kobratzeko eskubidea izanen dutenak, hurrenkera baztergarrian, honako hauek dira: ezkontidea, seme-alaba adingabeak edo atzeratu helduak, eta langilearen kontura bizi diren gurasoak.

Arlo honetan legeria indardunean ezarritakoa aplikatuz, enpresak erabaki du sari hori aseguruko bi poliza kolektibotan bideratzea, zeinak hitzarmen kolektibo hau sinatzen den egunean Mapfre Vida aseguru etxearekin izenpetu baitira.

24. artikulua. Aseguruak (lehen 23. artikulua zena).

Nahi duten langile guztientzat Bizi Aseguru Kolektibo bat sinatuko da, heriotza kasuak edo erabateko ezintasun iraunkorren kasuak estaliko dituena, honela: 3.065 euro heriotza edo ezaintasun iraunkorraren kasuan (eritasun arruntaren ondoriozkoa) eta 6.130 euro edozein motatako istripuaren ondoriozko kasuetan.

Aseguru etxean alta emandako aurreneko hiru hilabeteen kuota langileak ordainduko du. Ordutik aurrera, enpresak ordainduko ditu hurrengo kuotak.

Laneko istripuaren ondorioz, ezintasuna sortzen ez duten lesio iraunkorrak izanez gero, Gizarte Segurantzari buruzko Lege Orokorraren 140. artikuluan ezarritako baremoaren arabera kalte-ordaina izateko eskubiderik baldin bada, enpresak paga bat ordainduko dio kaltetuari, kasu bakoitzari dagokion egungo legezko baremoa halako bikoa.

Enpresak istripu poliza indarrean mantentzeko konpromisoa hartu du, Esne Industrien Estatuko Hitzarmen Kolektiboaren 30. artikuluan ezarritako moduan.

25. artikulua. Enpresan egindako produktuak erostea (lehen 24. artikulua zena).

Lantoki honetako langileek zilegi dute enpresan egiten diren produktuak erostea, nahi izanez gero, merkatuan saltzen direnak baino baldintza hobean.

26. artikulua. Gizarte jarduerak (lehen 25. artikulua zena).

Enpresako zuzendaritzak hitz eman du langileen prestakuntza hobetzeko edo zabaltzeko langileen ordezkariek egiten dituzten proposamenak aztertuko dituela, eta orobat, kultura edo lanbide maila jasotzeko bide ematen duten jarduerak ere.

Hori dela-eta, hitzarmena sinatzen denetik hilabeteko epean enpresa batzordeari emanen zaio "Prestakuntzarako laguntzak" izenekoa esleitzeko zuzendaritzak oinarritzat hartuko duen testua.

27. artikulua. Erretiro partziala (lehen 26. artikulua zena).

Enpresak hitz eman du erretiro partziala hartzeko, 60 urtetik aurrerakoen eskaera guztiak onartuko dituela, baldin eta langileari legez eskatzen ahal zaizkion betebeharrez gainera, beste hauek ere betetzen badira:

a) Eskaera 6 hilabete lehenago gutxienez aurkez dadila.

b) Langileak eskatzen duen erretiro portzentajea legez eskatzen den handiena izan dadila (gaur egun %85ekoa)

c) Lan egin beharreko lanaldiaren portzentajea urtez urte kontzentratuko da eguneko lanaldi osotan. Enpresak eskaturik eta zerbitzu ematen hasteko eguna baino hilabete lehenago, gutxienez, egun horiek oporrak, bajak eta bestelako absentziak betetzeko, eta produkzioaren behar handiko uneei erantzuteko erabiliko dira, batez ere.

Hala eta guztiz ere, 10 langile baino gehiago erretiro partzialean era batera gertatuz gero, enpresak zerbitzu emateko araubidea alda dezake eta, beharrezkoa bada, egoera horretan gerta daitezkeen antolaketa beharretara egokitu, langile ukituari hilabete lehenago gutxienez abisatuta.

28. artikulua. Enpresa batzordea (lehen 27. artikulua zena).

Enpresa batzordeko kideek enpresak deitutako bilera batera joateko lantokitik atera eta ondoren euren lanpostuetara itzuli behar dutenean eguneko distantzia plusa eta otordua ordainduko zaizkie.

V. KAPITULUA

Beste gai batzuk

29. artikulua. Segurtasun eta osasun arloko jarraipena (lehen 28. artikulua zena).

Segurtasun eta Osasun Batzordea eratuko da, zeinak jardunen baitu Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legeari jarraikiz (azaroaren 8ko 31/1995 Legea).

30. artikulua. Distantzia (lehen 29. artikulua zena).

Lana dela-eta, lantokirako joan-etorriei dagokienez (garraio kolektiboa nahiz distantzia plusa), lantokian erabiltzen den ohiturari eta hura zehazten eta osatzen duten arauei jarraituko zaie (hori guztia 84.11.2ko eta 95.10.18ko Idazkian bildua).

31. artikulua. Sariak, hutsegiteak eta zehapenak (lehen 30. artikulua zena).

Sarien, hutsegiteen eta zehapenen arloan, Esne eta Esneki Industrien Estatuko Hitzarmen Kolektiboan, Langileen Estatutuan eta horiekin bat heldu diren beste xedapen aplikagarrietan aurreikusitakoari lotuko zaio.

32. artikulua. Ezintasun iraunkor osoa (lehen 31. artikulua zena).

Laneko istripuaren ondoriozko ezintasun iraunkor osoaren kasuan, enpresako zuzendaritzak hitz eman du langileari beste lanpostu bat, haren gaitasun fisiko nahiz psikikoari egokitua, eskaintzeko aukera aztertuko duela, eta egoera horretan jartzen denetik aitzina jarduera maila (egun eta ordu kopurua) izanen duela bermatuko zaio, eta, orobat, kontzeptu guztiengatik jasotzen duen pentsioarekin edo prestazioarekin batera, langileak istripua izandako egunean kobratzen zuen soldatara iritsiko dela.

Lanaldi osoa nahiz partziala izateko aukera enpresaren esku egonen da, bai eta lanaren antolaketa ere.

Hori guztia, horri buruzko egungo araudia mantentzen deino.

Egungo araudia aldatzen bada, edo zuhurtziarik ezagatik istripuaren erruduna langilea bera izan bada, jokatzeagatik, edo langileak aukeratu baldin badu dagokion prestazioa jasotzea oroharreko zenbatekoan, izenpetutako konpromisoak ez du balioko, zuzendaritzak, dauden aukerak ikusita, kasu bakoitza aztertzea erabaki badezake ere.

33. artikulua. Bermearen klausula (lehen 32. artikulua zena).

Hitzarmenaren indarraldian ezinbestean bete beharreko legezko xedapenak, gutxieneko baldintzak ezartzen dituztenak, ematen badira, eta horiek orokorrean eta urteko konputuan baloratuta, hitzarmen honetan adostutakoak baino hobeak badira, xedapenetan ageri bezala aplikatuko dira eta itundutako gainerakoak bere horretan segituko du oso-osoan.

Hitzarmen hau hamabost orrialdetan idatzi da eta lau eranskin ditu.

Iraizotzen, 2006ko ekainaren 23an._Zuzendaritza Langileen ordezkariak.

I. ERANSKINA

2006ko soldatak

Peoia 19.216,76 3,00% 19.793,26

Peoi espezialista 19.590,64 3,00% 20.178,36

3. mail. espez. 20.062,31 3,00% 20.664,18

2. mail. espez. 20.769,00 3,00% 21.392,07

1. mail. espez. 21.667,19 3,00% 22.317,21

3. mail. ofiziala 21.420,91 3,00% 22.063,54

2. mail. ofiziala 22.727,83 3,00% 23.409,66

1. mail. ofiziala 24.681,50 3,00% 25.421,95

Labor. laguntz. 20.876,04 3,00% 21.502,32

Lab. 2. mail. ofiz. 21.528,72 3,00% 22.174,58

Lab. 1. mail. ofiz. 23.037,03 3,00% 23.728,14

Adm. laguntz. 21.072,85 3,00% 21.705,04

2. mail. adm-ofiz. 21.849,68 3,00% 22.505,17

1. mail. adm-ofiz. 23.037,03 3,00% 23.728,14

1. mail. garbitz. 15.073,99 3,00% 15.526,21

2. mail. garbitz. 14.579,00 3,00% 15.016,37

2. mail. atezaina 19.603,42 3,00% 20.191,52

Lokal sozialeko lang. 13.863,57 3,00% 14.279,48

Urteko benetako lanorduak: 1.728.

II. ERANSKINA

2006ko antzinatasun taulak

Peoia 19,95 %2,75 20,50 279,81 466,34 746,15 1.399,03 1.865,37 2.331,72 2.798,06 3.264,41 3.730,75

Peoi espezialista 19,95 %2,75 20,50 279,81 466,34 746,15 1.399,0 3 1.865,37 2.331,72 2.798,06 3.264,41 3.730,75

3. mail. espezialista 19,95 %2,75 20,50 279,81 466,34 746,15 1.399,03 1.865,37 2.331,72 2.798,06 3.264,41 3.730,75

2. mail. espezialista 19,95 %2,75 20,50 279,81 466,34 746,15 1.399,03 1.865,37 2.331,72 2.798,06 3.264,41 3.730,75

1. mail. espezialista 19,95 %2,75 20,50 279,81 466,34 746,15 1.399,03 1.865,37 2.331,72 2.798,06 3.264,41 3.730,75

Mant. 3. mail. ofiz. 19,95 %2,75 20,50 279,81 466,34 746,15 1.399,03 1.865,37 2.331,72 2.798,06 3.264,41 3.730,75

Mant. 2. mail. ofiz. 19,95 %2,75 20,50 279,81 466,34 746,15 1.399,03 1.865,37 2.331,72 2.798,06 3.264,41 3.730,75

Mant. . 1. mail. ofiz. 19,95 %2,75 20,50 279,81 466,34 746,15 1.399,03 1.865,37 2.331,72 2.798,06 3.264,41 3.730,75

Labor. laguntzailea 598,50 %2,75 614,96 276,73 461,22 737,95 1.383,66 1.844,88 2.306,10 2.767,31 3.228,53 3.689,75

Labor. 2. mail. ofiz. 598,50 %2,75 614,96 276,73 461,22 737,95 1.383,66 1.844,88 2.306,10 2.767,31 3.228,53 3.689,75

Labor. 1. mail. ofiz. 598,50 %2,75 614,96 276,73 461,22 737,95 1.383,66 1.844,88 2.306,10 2.767,31 3.228,53 3.689,75

Admin. laguntzailea 598,50 %2,75 614,96 276,73 461,22 737,95 1.383,66 1.844,88 2.306,10 2.767,31 3.228,53 3.689,75

2. mail. admin. - ofiz. 598,50 %2,75 614,96 276,73 461,22 737,95 1.383,66 1.844,88 2.306,10 2.767,31 3.228,53 3.689,75

1. mail. admin. - ofiz. 598,50 %2,75 614,96 276,73 461,22 737,95 1.383,66 1.844,88 2.306,10 2.767,31 3.228,53 3.689,75

1. mail. garbitzailea 15,18 %2,75 15,60 212,93 354,89 567,82 1.064,66 1.419,55 1.774,44 2.129,33 2.484,21 2.839,10

2. mail. garbitzailea 15,18 %2,75 15,60 212,93 354,89 567,82 1.064,66 1.419,55 1.774,44 2.129,33 2.484,21 2.839,10

2. mail. atezaina 598,50 %2,75 614,96 276,73 461,22 737,95 1.383,66 1.844,88 2.306,10 2.767,31 3.228,53 3.689,75

(*) 2005 eta 2006 urteetarako ageri den oinarrizko soldata antzinatasun portzentajeak kalkulatzeko abiapuntu den oinarrizko soldatari dagokio.

III. ERANSKINA

2006rako ordu bati dagokion soldata

Peoia 11,45 11,62 11,72 11,89 12,26 12,53 12,80 13,07 13,34 13,61

Peoi espez. 11,68 11,84 11,95 12,11 12,49 12,76 13,03 13,30 13,57 13,84

3. mail. espez. 11,96 12,12 12,23 12,39 12,77 13,04 13,31 13,58 13,85 14,12

2. mail. espez. 12,38 12,54 12,65 12,81 13,19 13,46 13,73 14,00 14,27 14,54

1. mail. espez. 12,92 13,08 13,18 13,35 13,72 13,99 14,26 14,53 14,80 15,07

3. mail. ofiziala 12,77 12,93 13,04 13,20 13,58 13,85 14,12 14,39 14,66 14,93

2. mail. ofiziala 13,55 13,71 13,82 13,98 14,36 14,63 14,90 15,17 15,44 15,71

1. mail. ofiziala 14,71 14,87 14,98 15,14 15,52 15,79 16,06 16,33 16,60 16,87

Labor. laguntzailea 12,44 12,60 12,71 12,87 13,24 13,51 13,78 14,04 14,31 14,58

Labor. 2. mail. ofiziala 12,83 12,99 13,10 13,26 13,63 13,90 14,17 14,43 14,70 14,97

Labor. 1. mail. ofiziala 13,73 13,89 14,00 14,16 14,53 14,80 15,07 15,33 15,60 15,87

Adm. laguntzailea 12,56 12,72 12,83 12,99 13,36 13,63 13,90 14,16 14,43 14,70

2. mail. adm-ofiz. 13,02 13,18 13,29 13,45 13,82 14,09 14,36 14,63 14,89 15,16

1. mail. adm-ofiz. 13,73 13,89 14,00 14,16 14,53 14,80 15,07 15,33 15,60 15,87

Urteko orduak: 1.728,00.

IV. ERANSKINA

Peoia 20,05 22,91 28,64 20,33 23,23 29,04 20,52 23,45 29,31 20,80 23,77 29,72 21,46 24,53 30,66

Peoi espez. 20,44 23,35 29,19 20,72 23,68 29,60 20,91 23,89 29,87 21,19 24,22 30,27 21,85 24,97 31,22

3. mail. espez. 20,93 23,92 29,90 21,21 24,24 30,30 21,40 24,46 30,57 21,68 24,78 30,98 22,34 25,54 31,92

2. mail. espez. 21,66 24,76 30,95 21,95 25,08 31,35 22,14 25,30 31,62 22,42 25,62 32,03 23,08 26,38 32,97

1. mail. espez. 22,60 25,83 32,29 22,88 26,15 32,69 23,07 26,37 32,96 23,36 26,69 33,37 24,02 27,45 34,31

3. mail. ofiziala 22,34 25,54 31,92 22,63 25,86 32,33 22,82 26,08 32,60 23,10 26,40 33,00 23,76 27,16 33,94

2. mail. ofiziala 23,71 27,09 33,87 23,99 27,42 34,27 24,18 27,63 34,54 24,46 27,96 34,95 25,12 28,71 35,89

1. mail. ofiziala 25,75 29,42 36,78 26,03 29,75 37,18 26,22 29,96 37,45 26,50 30,29 37,86 27,16 31,04 38,80

Labor. laguntzailea 21,78 24,89 31,11 22,06 25,21 31,51 22,24 25,42 31,78 22,52 25,74 32,18 23,18 26,49 33,11

Labor. 2. mail. ofiz. 22,46 25,67 32,08 22,74 25,99 32,48 22,92 26,20 32,75 23,20 26,52 33,15 23,86 27,27 34,08

Labor. 1. mail. ofiz. 24,03 27,46 34,33 24,31 27,78 34,73 24,50 28,00 35,00 24,78 28,32 35,40 25,43 29,06 36,33

Adm. laguntzailea 21,98 25,12 31,40 22,26 25,44 31,80 22,45 25,66 32,07 22,73 25,98 32,47 23,38 26,72 33,40

2. mail. adm-ofiz. 22,79 26,05 32,56 23,07 26,37 32,96 23,26 26,58 33,23 23,54 26,90 33,63 24,19 27,65 34,56

1. mail. adm-ofiz. 24,03 27,46 34,33 24,31 27,78 34,73 24,50 28,00 35,00 24,78 28,32 35,40 25,43 29,06 36,33

Peoia 21,93 25,07 31,33 22,41 25,61 32,01 22,88 26,15 32,68 23,35 26,69 33,36 23,82 27,23 34,03

Peoi espez. 22,32 25,51 31,89 22,80 26,05 32,57 23,27 26,59 33,24 23,74 27,13 33,92 24,21 27,67 34,59

3. mail. espez. 22,82 26,08 32,59 23,29 26,62 33,27 23,76 27,16 33,94 24,23 27,70 34,62 24,71 28,23 35,29

2. mail. espez. 23,55 26,92 33,65 24,03 27,46 34,32 24,50 28,00 35,00 24,97 28,54 35,67 25,44 29,08 36,35

1. mail. espez. 24,49 27,99 34,99 24,96 28,53 35,66 25,44 29,07 36,34 25,91 29,61 37,01 26,38 30,15 37,69

3. mail. ofiziala 24,23 27,70 34,62 24,71 28,24 35,29 25,18 28,77 35,97 25,65 29,31 36,64 26,12 29,85 37,32

2. mail. ofiziala 25,60 29,25 36,57 26,07 29,79 37,24 26,54 30,33 37,92 27,01 30,87 38,59 27,49 31,41 39,27

1. mail. ofiziala 27,63 31,58 39,48 28,11 32,12 40,15 28,58 32,66 40,83 29,05 33,20 41,50 29,52 33,74 42,18

Labor. laguntzailea 23,64 27,02 33,78 24,11 27,56 34,45 24,58 28,09 35,11 25,05 28,62 35,78 25,51 29,16 36,45

Labor. 2. mail. ofiziala 24,33 27,80 34,75 24,79 28,33 35,42 25,26 28,87 36,08 25,73 29,40 36,75 26,19 29,94 37,42

Labor. 1. mail. ofiziala 25,90 29,60 37,00 26,37 30,13 37,67 26,83 30,67 38,33 27,30 31,20 39,00 27,77 31,73 39,67

Adm. laguntzailea 23,85 27,26 34,07 24,32 27,79 34,74 24,78 28,32 35,41 25,25 28,86 36,07 25,72 29,39 36,74

2. mail. adm-ofiz. 24,66 28,18 35,23 25,13 28,72 35,90 25,59 29,25 36,56 26,06 29,78 37,23 26,53 30,32 37,90

1. mail. adm-ofiz. 25,90 29,60 37,00 26,37 30,13 37,67 26,83 30,67 38,33 27,30 31,20 39,00 27,77 31,73 39,67

Iragarkiaren kodea: F0612197