II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.1. Baimen eta lizentziak
CINTRUENIGO
Jarduera sailkatua. Eskaera
Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituta gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.
Eskatzailea: José Durán Ricis eta Alvaro García Alvero, (Dugar). Jarduera: garbiketako makineriaren salmenta, biltegia eta tailerra; handitzea. Tokia: I industrialdea, F karrika.
Cintruenigon, 2006ko abuztuaren 9an._Alkatea, Faustino León Chivite.
Iragarkiaren kodea: L0613432