102. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

LUZAIDE

Jarduera sailkatua. Baimena

Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: Bostargi, S.L. Jarduera: merkataritzako eraikina (lurrigintza, parafarmazia, albaitaritzako produktuak, zeramikak, beirak, alabastroak, etxeko tresnak, zapatak, arropa eta ile-apainketa. Tokia: 1. poligonoko 84. lurzatia, Luzaideko Benten auzoa.

Luzaiden, 2006ko abuztuaren 3an._Alkatea, Juan José Camino Camino.

Iragarkiaren kodea: L0613391