102. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

198/2006 EBAZPENA, martxoaren 29koa, Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak emana, Ainhoa Campo Barásoain Nafarroako Zerga Ogasuneko Zerga Berezien, Aseguru-sarien gaineko Zergen eta Tasen Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren bigarren zenbakian ezartzen du Foru Komunitateko Administrazioko atalburu eta bulegoburuak organo eskudunak izendatzen ahalko dituela bitarte baterako. Nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuan eta Nafarroako Zerga Osasunaren estatutuak onetsi zituen irailaren 13ko 353/1999 Foru Dekretuan emandako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ainhoa Campo Barásoain, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Nafarroako Zerga Ogasuneko Zerga Berezien, Aseguru-sarien gaineko Zergen eta Tasen Ataleko buru izendatzea bitarte baterako.

2. Ebazpen hau interesatuari jakinaraztea. Aditzera ematen zaio 10 egun naturaleko epean jabetu beharko duela izendapenaren xede den postuaz, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Zerga Ogasuneko Administrazio Atalean.

3. Ebazpen hau Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Funtzio Publikoaren Antolamenduko Zerbitzura eta Nafarroako Zerga Ogasuneko Zeharkako Tributuen Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, 2006ko martxoaren 29an._Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzailea, José Ignacio Pérez de Albéniz Andueza.

Iragarkiaren kodea: F0613588