1. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2996/2005 EBAZPENA, azaroaren 28koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez bukatutzat ematen du hein batean Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren 104 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia eta Francisco Javier Labiano Garciariáin jauna Nafarroako Zerga Ogasuneko Oinordetzen gaineko Zergaren Likidaziorako Bulegoko buru izendatzen du.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, azaroaren 28ko 2996/2005 Ebazpenaren bidez, bukatutzat eman du hein batean Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 104 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia, eta Francisco Javier Labiano Garciariáin jauna Nafarroako Zerga Ogasuneko Oinordetzen gaineko Zergaren Likidaziorako Bulegoko buru izendatu du, sei urte naturalerako, jabetza hartzen duen egunetik hasita.

Deialdi hori abuztuaren 16ko 1878/2004 Ebazpenaren bidez onetsi eta 2004ko 113. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, irailaren 20an, argitaratu zen.

Iruñean, 2005eko azaroaren 28an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0524203