1. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

Z I Z U R

Antolamenduko determinazio egituratzaileetako aldaketa puntuala hasiera batez onestea

Udalak, 2005eko abuztuaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Zizur Zendeako Arau Subsidiarioen antolamenduko determinazio egituratzaileak aldatzeko proposamena, Undioko katastroko 68. lurzatian (Kontzejuaren eskorta), eta xedatu zuen aldaketari dagozkion agiriak jendaurrean jartzea hilabetez, honako iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Epe horretan interesa duten entitate edo pertsona guztiek agiri horiek ikusi eta aztertzen ahalko dituzte, Udalaren bulegoetan, Gazolatzen, baita bidezko juzgatzen dituzten alegazio idazkiak aurkeztu ere.

Gazolatzen, 2005eko abuztuaren 30ean._Alkate udalburua, José Ricardo Pérez Torrano.

Iragarkiaren kodea: L0524527