II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
D E I E R R I
Hasiera batez onetsirik Udal Planeko aldaketa egituratzailea, Deierriko (Lorka) 10. poligonoko 903 eta 109. lurzatiei dagokiena
Deierriko Udalak, 2005eko azaroaren 25ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, erabateko gehiengoaz:
Lehena._Hasiera batez onestea Udal Planeko aldaketa egituratzailea, Lorkan, 10. poligonoko 903 eta 109. lurzatietanko hiri lurzoruaren muga aldatzeari buruzkoa, Juan Roldan Latasa jaunak sustatu duena. Orobat, sustatzaileari eskatzen zaio egungo egoera islatzen duen planoa eta proposamenarena, berezita aurkez ditzan jendaurreko epea zabalik dagoen bitartean.
Bigarrena._Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitatean egiten diren egunkarietan iragarkia jarrita, eta hasiera batez onetsitako Plana Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari igortzea, bi hilabeteko epean txostena eman dezan.
Hirugarrena._Jendaurreko epea bukatu ondoren, Udalak behin-behineko onespena emanen du, bidezko diren aldaketak eginda, eta espediente osoa igorriko dio Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari, behin betiko onespena eman diezaion.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.2.b) artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, interesa dutenek Udaletxean azter dezaten, Aritzalako Nueva karrikako 22an, bulego orduetan.
Deierrin, 2005eko abenduaren 1ean._Alkate udalburua, Alvaro Nicuesa Santamaría.
Iragarkiaren kodea: L0523661