1. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ORKOIEN

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren hautaketa

Orkoiengo Udalak, 2005eko azaroaren 24 egin bilkuran, erabaki zuen Orkoiengo Bake Epaitegiko bake epaile titularraren eta haren ordezkoaren karguak hautatzeari ekitea. Halatan, 15 eguneko epea egonen da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek eskabideak aurkez ditzaten Orkoiengo Udaleko erregistro orokorrean. Eskabidean zehaztu beharko dute Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduak aipatzen dituen gaitasun eta bateragarritasun baldintzak biltzen dituztela.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Orkoienen, 2005eko azaroaren 30ean._Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L0523648