1. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

Z I R I T Z A

Hirigintzako hitzarmena behin betikoz onetsirik

Udal honek, 2005eko urriaren 13an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

"Hitzarmena sinatu dute José Javier Arraiza Meoquik, "Servicios de la comarca de Pamplona, S. A." ordezkatuz, Maite Larumbe Valenciak, 1. poligonoko 384, 385, 494, 495, 496, 498, 499 eta 500. lurzatietako jabeen izenean eta haiek ordezkatuz, eta Ziritzako Udalak, aipatu lurzatietarako hornidura eta saneamendu obrak egin eta garatzeko, eta hura jendaurrean egoteko aldia iragan da inork alegaziorik aurkeztu gabe hasiera batean onesteko erabakiaren kontra.

Ikusirik Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 23. artikulua eta ondokoak, Ziritzako Udalak, osoko bilkuran, hau erabaki du, legez eskatutako gehiengoa duela:

1. Behin betikoz onestea hirigintza hitzarmena José Javier Arraiza Meoqui jaunak, "Servicios de la comarca de Pamplona, S. A." ordezkatuz, Maite Larumbe Valencia andreak, 1. poligonoko 384, 385, 494, 495, 496, 498, 499 eta 500. lurzatietako jabeen izenean eta haiek ordezkatuz, eta Ziritzako Udalak sinaturikoa, aipatu lurzatietarako hornidura eta saneamendu obrak egin eta garatzeko.

2. Berrestea hirigintzako hitzarmenaren testu osoa, hasierako onespenean agertzen den bezala.

3. Erabaki hau interesatuei jakinaraztea".

Ziritzan, 2005eko azaroaren 21ean._Alkatea, Fernando Pérez Lastra.

Iragarkiaren kodea: L0523042