1. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2994/2005 EBAZPENA, azaroaren 28koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez bukatutzat ematen du hein batean Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren 104 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia eta José Carlos Goñi Saldise jauna Nafarroako Zerga Ogasuneko Ikuskapen Jarduketak Koordinatzeko 1. Unitate Administratiboko buru izendatzen du.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, azaroaren 28ko 2994/2005 Ebazpenaren bidez, bukatutzat eman du hein batean Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 104 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia, eta José Carlos Goñi Saldise jauna Nafarroako Zerga Ogasuneko kuskapen Jarduketak Koordinatzeko 1. Unitate Administratiboko buru izendatu du, sei urte naturalerako, jabetza hartzen duen egunetik hasita.

Deialdi hori abuztuaren 16ko 1878/2004 Ebazpenaren bidez onetsi eta 2004ko 113. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, irailaren 20an, argitaratu zen.

Iruñean, 2005eko azaroaren 28an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0524200