II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
ETXAURI
Xehetasun azterlana behin betikoz onetsirik
Udal honek, 2005eko azaroaren 10ean egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
"Enrique Miranda Garcíak prestatutako xehetasun azterlanaren behin betiko onespenerako jendaurreko epea iragan baita, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 62 eta 76. artikuluetan eta haiekin bat datozenetan xedatutakoari jarraituz, hau erabaki da:
1. Behin betikoz onestea Enrique Miranda Garcíak prestatu duen xehetasun azterlana, Etxauriko Arau Subsidiarioetako 2. poligonoko 552, 553 eta 554. lurzatiei dagokiena.
2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.
3. Espedientea Lurraldearen Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurumen Departamentura igortzea".
Etxaurin, 2005eko azaroaren 21ean._Alkatea, José Javier Erro Larrea.
Iragarkiaren kodea: L0523040