II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
MIRANDA ARGA
2.8 eta 2.10 jarduketa unitateen mugapenaren aldaketa hasiera batean onetsirik
Miranda Argako Udalak, 2005eko azaroaren 17an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Miranda Argako UAU 2.8 eta UAU 2.10 hirigintzako jarduketa unitateen mugapena berritzeko proiektua, Naprogest-3Mk sustaturik.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 143.2 artikuluan Foru Lege horren beraren 74 eta 76. artikuluei dagokienez xedatutakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.
Miranda Argan, 2005eko azaroaren 23an._Alkatea, María Teresa Iradiel Ibáñez.
Iragarkiaren kodea: L0523024