II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
MIRANDA ARGA
Xehetasun azterlana hasiera batean onetsirik
Miranda Argako Udalak, 2005eko azaroaren 17an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea UAU 2.8 hirigintzako jarduketa unitatearen xehetasun azterlana, Naprogest-3Mk barne lerrokadurak aldatzeko sustaturik.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada hori egitea.
Miranda Argan, 2005eko azaroaren 23an._Alkatea, María Teresa Iradiel Ibáñez.
Iragarkiaren kodea: L0523020