1. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ZUÑIGA

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 298, 302 eta 303. artikuluetan eta ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5 eta 6. artikuluetan xedatutakoari jarraituz, Udalak aditzera ematen du Zuñigako Bake Epaitegiko bake epaile titularraren nahiz ordezkoaren karguak hutsik daudela eta lau urterako bete behar direla.

Udalerriko herritar interesatuek Udalaren idazkaritzan aurkeztuko dituzte eskaerak, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta ondoko hamabortz egun balioduneko epean. Bake epaile izateko baldintzak Botere Judizialari buruzko Legean arauturik daude, eta hauek dira:

_Espainiarra izatea.

_Adinez nagusi izatea.

_Lege horren 303. artikuluak aipatzen dituen ezgaitasun arrazoietarik bakar bat ere ez izatea.

Zuñigan, 2005eko azaroaren 14an._Alkate udalburua, José Manuel González Ruiz de Zuazo.

Iragarkiaren kodea: L0523015