1. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

PITILLAS

Hirigintzako hitzarmena

Pitillasko Udal Planeko SI sektorearen barnean dauden lurren jabeek, haietan "Hermaun, S.L." enpresa etxeen eraikuntza sustatzen ari baita, behar den hirigintza hitzarmena aurkeztu diote Udal honi, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean aurreikusitakoarekin bat.

Honako honen bidez aditzera ematen da ezen, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutakoan, aurkeztutako hitzarmena jendaurrean egonen dela, Udaleko idazkaritzan, hogei eguneko legezko epean, bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Pitillasen, 2005eko azaroaren 10ean._Alkate udalburua, Rafael Esparza Hernández.

Iragarkiaren kodea: L0523013