1. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ULTZAMA

Xehetasun azterlana behin betiko onetsirik

Ultzamako Udaleko alkate udalburuak, 2005eko azaroaren 10eko alkatetzaren ebazpenaren bidez, erabaki zuen behin betikoz onestea Elordi industrialdeko U.E. 2.12.2 exekuzio unitateko xehetasun azterlana, Iraizozko (Ultzama) 12. poligonoko 420. lurzatiari dagokiona (1212 eta 1213), Maier Navarra, S.L. enpresak sustatua.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Larraintzarren, 2005eko azaroaren 21ean._Alkatea, Francisco Pérez Arregui.

Iragarkiaren kodea: L0522983