II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
VIANA
Birzatitzeko proiektua eta hirigintza hitzarmena. Behin betiko onespena
Vianako Udaleko alkate udalburuak ebazpena eman zuen 2005eko azaroaren 23an, behin betikoz onesteko Udal Planeko UE-7 exekuzio unitatean borondatezko birzatiketa egiteko proiektua eta hirigintza hitzarmena, zeinen sustatzailea Construcciones Miracueto, S.L. baita.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Vianan, 2005eko azaroaren 23an._Alkatea, Gregorio Galilea Arazuri.
Iragarkiaren kodea: L0523254