II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
MURCHANTE
Herrilurraren desafektazioa hasiera batez onetsirik
Murchanteko Udalak, 2005eko azaroaren 17an egin bilkuran, bertan zeuden hamar kideen erabateko adostasunez, Udala hamaika kidek osatzen baitute, beraz, legeak eskatutako 2/3 baino gehiagoren adostasunez, erabaki zuen hasiera batez onestea ondoko herrilur honen desafektazioa: Cuesta Moneo alderdian, 2. poligonoko 589. lurzatia, herrilurretakoa, 8.516,88 metro karratukoa, larreen sailean sartua, katastroan 136,97 balioa duena.
Haren xedea da gero haren truke hartzea katastroan Manuel Aguado Escribano jaunaren izenean dagoen beste lurzati bat, La Cañada parajean kokatua, 1. poligonoan, katastroko 568. lurzatia, 8.313,62 metro karratu dituena, laborantza estentsiboko ureztalurren sailean sartua, katastroan 1.711,29 euroko balioa duena.
Eskabidea Manuel Aguado Escribano horren seme eta oinordeko den Eliseo Aguado Magaña jaunak sinatzen du, eta argudiatzen du herrilur hori nahi lukeela ondoan duen unxi-ustiategiak leku zabalagoa izan dezan.
Espedientea udal bulegoetan azter daiteke, hilabetez, honako hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, bidezko alegazio edo erreklamazioak aurkezteko aukera izan dadin, hala jartzen baitu Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 1/1990 For Legeko 140. eta 145. artikuluetan, Ondasunen Erregelamenduan eta gainerako xedapen osagarrietan.
Murchanten, 2005eko azaroaren 24an._Alkate udalburua, Carlos Villafranca González.
Iragarkiaren kodea: L0523252