1. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

I R U Ñ A

Hitzarmena behin betiko onetsirik, Iruñeko Buztintxuri-Euntzetxiki- Santa Engrazia eremuko S-1 sektoreko 18-O lurzatian, garajea egitearen ondorioz ukiturik gertatzen den eremurako

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2005eko azaroaren 15ean, erabaki hau hartu zuen:

JOB 05-AZA-15 (4/UV)

"Jendaurreko epea iragan baita Tokiko Gobernu Batzarrak 2005eko irailaren 6an hartutako erabakiaren aurkako alegaziorik gabe, erabaki da behin betiko onestea Udaleko Hirigintza Gerentziaren eta Abaigar Promociones, S.L.enpresaren arteko hitzarmena, hain zuzen ere Buztintxuri-Euntzetxiki-Santa Engraziako S-1 sektoreko 7. faseko 7. eremuko (18-O lurzatiko garajeak ukitutako gunea) plaza urbanizatzeko asmoz sinatutakoa, guztira 18.902,69 euro egiten baitu (BEZa barne), espedienteko agiriari jarraituz".

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

_Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2005eko azaroaren 22an._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0523231