II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
B E R R I O B E I T I
Birzatitu beharrik ezaren deklarazioa behin betikoz onetsirik
Berriobeitiko Udalak, 2005eko azaroaren 2an egin osoko bilkura arruntean, jarraian hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez eskatutako quoruma zuela:
1._Behin betikoz onestea birzatitu beharrik ezaren deklarazioa, Berriobeitiko Udal Planeko BPI-8 sektoreko "Sarrió eremua" delako industrialdeari dagokionez, hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 149.3 artikuluan eta Hirigintzako Kudeaketaren gaineko Erregelamenduaren 188.3 artikuluan xedatuari jarraikiz, Sarrió industrialdearen Barne Berrikuntzarako Plan Berezian aurreikusitako lagapenak formalizatu beharrez.
2._Birzatitu beharrik ezaren behin betiko onespena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarrraituz.
Berriobeitin, 2005eko azaroaren 15ean._Alkate udalburua, José María Irisarri.
Iragarkiaren kodea: L0522961