1. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

B E R R I O B E I T I

Behin betikoz onetsirik jarduketa sistemaren aldaketa Ballariainen

Berriobeitiko Udalak, 2005eko azaroaren 2an egin osoko bilkura arruntean, jarraian hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez eskatutako quoruma zuela:

1._Behin betikoz onestea Ballariaingo BA-1 sektorearen esparruko jarduketa sistemaren aldaketa, lankidetza barik borondatezko birzatiketa izanen baita. Berriobeitiko Udalak ofizioz sustatu du eta udal arkitektoak prestatu; hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 157 eta 76. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

2._Jarduketa sistemaren aldaketaren behin betiko onespena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

3._Behin betiko onespenaren erabakia Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari jakinaraziko zaio hamabortz eguneko epean.

Berriobeitin, 2005eko azaroaren 15ean._Alkate udalburua, José María Irisarri.

Iragarkiaren kodea: L0522960