1. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LANA

Bake epaile titularraren karguak hutsik

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 298, 302 eta 303. artikuluetan eta ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5 eta 6. artikuluetan xedatutakoari jarraituz, Udalak aditzera ematen du Lana ibarreko Bake Epaitegiko bake epaile titularraren kargua hutsik dagoela eta lau urterako bete behar dela.

Kargu hori eskuratzeko interesa dutenek Udalaren idazkaritzan aurkeztuko dituzte eskaerak, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta ondoko 15 egun balioduneko epean. Bake epaile izateko baldintzak Botere Judizialari buruzko Legean arauturik daude, eta hauek dira:

_Espainiarra izatea.

_Adinez nagusi izatea.

_Lege horren 303. artikuluak aipatzen dituen ezgaitasun arrazoietarik bakar bat ere ez izatea.

Lana ibarrean, 2005eko azaroaren 11n._Alkate udalburua, Pedro Piérola García.

Iragarkiaren kodea: L0522956