II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak
Z I Z U R
Laguntza lehiaketa
Honako honen bidez deialdi irekirako deia egin da, Asteraingo kirol instalazioen funtzionamendurako laguntza adjudikatzeko. Hona hemen edukia:
I. Kontratuaren xedea._Asteraingo kirol instalazioen funtzionamendurako laguntza kontratatzea.
II. Kontratuaren iraupena._Hasierako iraupena 2006ko abenduaren 31ra arte, luzatu daitekeena urtez urte, gehienez ere lau urte arte.
III. Hasierako prezioa._Kontratuaren aurrekontua, hau da, hasierako prezioa 86.143 eurokoa da.
IV. Behin-behineko bermea._Hasierako prezioaren % 2.
V. Behin betiko bermea._Adjudikazioaren zenbatekoaren % 4.
VI. Proposamenak aurkeztea._Iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo 14 egun naturaleko epean, baldintza administratibo partikularren plegua interesatuen eskura egonen da Zizur Zendeako Udaletxean, Gazolatzen baitago, edo 012 INFOLOCAL telefonoan.
Gazolatzen, 2005eko abenduaren 16an._Alkatea, José Ricardo Pérez Torrano.
Iragarkiaren kodea: L0524362