1. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

I R U Ñ A

Deialdia, Iruñeko Udaltzaingoko inspektoreorde izateko 8 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko 1. oinarriko 1.1 puntua aldatzea eta izanagai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

Iruñeko Udaleko Ekonomia, Lehendakaritza eta Hiritarren Partaidetzako Alorreko zinegotziak ondoko ebazpena eman du, 2005eko abenduaren 16an:

Tokiko Gobernu Batzarrak 2005eko abuztuaren 3an hartutako erabakiaren bitartez, Iruñeko Udaltzaingoko inspektoreorde izateko 8 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Haren aurka aurkeztutako administrazioarekiko hainbat auzi-errekurtso jartzearen ondorioz sortutako prozedura bukatu denez, bidezko da Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegiak 2005eko martxoaren 7an emaniko 64/2005 Epaiaren epaitza exekutatzea eta izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea; hortaz, honako hau ebatzi dut:

1. Deialdiaren 1. oinarriko 1.1 puntua aldatzea, Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegiak martxoaren 7an emaniko 64/2005 Epaiaren epaitzari men eginez; hori dela-eta, honelaxe geldituko da:

"1.1. Deialdi honen xedea da Nafarroako Polizia Kidegoetako kideen artean Iruñeko Udaltzaingoko inspektoreorde izateko 8 lanpostu betetzea, maila igoeraren bidez eta oposizio-lehiaketa sistema erabiliz. Lanpostuak txanda hauetan banatuta daude:

5 lanpostu barne igoerako txandan, Iruñeko Udaleko Udaltzaingoko kideentzat (hemendik goiti, barne igoera txanda).

3 lanpostu igoera txanda irekian, Nafarroako gainerako Polizia Kidegoetako kideentzat (hemendik goiti, igoera txanda irekia)."

2. Deialdiaren 6.2 oinarriari jarraikiz, lehenbiziko ariketa egiteko onartuta dauden izangaiei dei egitea, 2006ko urtarrilaren 11n ager daitezen Udaltzaingoko erabilera anitzeko gelan ( Iratxeko monasterioa, 2, Iruña), bertan eginen baitira III. eranskinaren gaineko proba objektiboa (13:00etan) eta IV. eranskineko gaiei buruzko proba (17:00etan).

3. Deialdiaren 4.3 oinarriari jarraikiz, deialdiko izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea. Hona hemen:

1._Barne igoera txanda, Iruñeko Udaltzaingoko kideendako:

Onartuak:

ATAUN ROLDAN, JOSE FRANCISCO

BACAICOA NUÑEZ, FRANCISCO MARIA

BEORTEGUI SIERRA, ANGEL

FERNANDEZ TORRES, ALFONSO

GARCIA GILA, PEDRO

GARCIA MARTINEZ, JESUS MARIA

GASTON MONREAL, JESUS ANGEL

GOÑI SOS, LUIS MIGUEL

LOPEZ GARCIA, JAVIER

MUNARRIZ SALINAS, JESUS

MUÑOZ BOSQUES, FRANCISCO

ORDUNA PEREZ, JOSE JAVIER

ORZAIZ ANSO, JOSE JAVIER

REY CARRASCOSA, JOSE JAVIER

RODRIGO SANZ, ANDRES

URIA BORREGO, SERGIO SANTIAGO

VELASCO ALZA, IGNACIO

VELAZQUEZ GARCIA, ANTONIO

Baztertuak: inor ez

2._Igoera txanda irekia, Nafarroako gainerako polizia kidegoetako kideendako:

Onartuak:

BELLOSTAS SUESCUN, ENRIQUE LUIS

CEMBORAIN LUQUIN, LUIS

IBAÑEZ GOÑI, ANGEL MARIA

PASCAL MENDIOROZ, JOSE ALFREDO

Baztertuak: Inor ez.

4. Jakintzat hartzea Langileen Batzordeak mahaikidea hautatzeko egindako izendapena, zeinaren ondorioz epaimahaia honela gelditu baita:

Mahaiburua: Eradio Ezpeleta Iturralde jauna, Hiritarren Babeseko Alorreko zinegotzi delegatua.

Mahaikideak:

Francisco José Fernández Elizalde jauna, Hiritarren Babeseko Alorreko zuzendari.

Simón Santamaría Cebada jauna, Iruñeko Udaltzaingoko burua.

José María Zunzarren Angón jauna, Nafarroako Foruzaingoko ofiziala.

José Antonio Ayuso Redondo jauna, Langileen Batzordearen ordezkaria.

Mahaikide idazkaria: Víctor Sarasa Astráin jauna, Hiritarren Babeseko Alorreko letradua.

Iruñean, 2005eko abenduaren 16an._Ekonomia, Lehendakaritza eta Hiritarren Partaidetzako Alorreko zinegotzi delegatua, José Iribas Sánchez de Boado.

Iragarkiaren kodea: L0524321